Europako diru-laguntza deialdiak

Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:

europa

SOCPL. Gizarte-eskumen programa eta berariazko gaitasun-ildoak. Elkarrizketa sozialari laguntzeko neurriak. 

Digital Europe. I+G zibersegurtasunean. Europako gaitasun-guneen sarea hedatzea (ECCC). DIGITAL-ECCC-2022-CYBER-03-NAT-COORDINATION. NCC-LU-S.

  • LU-CID-2024-01. Zibersegurtasuna indartzeko, eta bere berrikuntza eta garapenerako finantzaketa-programa (CID) Luxenburgon (LU). NCC-LU-S. Koordinazio Gune Nazionalaren instalazioa (Setup) (NCC). Hurrengo epemuga, 2024.07.15.

EFSA. Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza. Izurriteak aztertzeko parametroak zenbatesteko protokolo estatistikoak eta esperimentalak. 

  • EUBA-EFSA-2024-BIOHAW-02. Estres termikoa ganaduaren garraioan. BIOHAW lerroaren atala (arrisku biologikoak, animalien osasuna eta ongizatea). EUBA: Europar Batasuneko organoak eta agentziak. Hurrengo epemuga, 2024.07.31.

I3. HealthChain. Eskualdeen arteko berrikuntzarako inbertsio-tresna (I3), osasunaren atala. ETEak. Digitalizazio-lerroa. I3-2021-INV2a-DIGIT.

  • Hurrengo epemuga, 2024.08.05.
  • I3. HC . Atal orokorra. Osasunaren sektoreko ETEen balio-kateak (Health Chains). 
  • I3. HC . Ispilu-eskualdeak. Ispilu-eskualdeetako (aurrez garatutako berrikuntzen erreplikatzaile direnetako) ETEen deialdiaren helburua 5 ETE (“konpontzaileak”) hautatu eta laguntzea da, "Mirror Regions" izangaiak diren  horien osasun-erakundeek identifikatutako berrikuntza-behar espezifikoei (erronkei) helduko dien irtenbide bat elkarrekin sor dezaten, ekosistemaren babeslearen laguntzarekin.

Creative Europe. CINNET. Europako zinema-sareak dinamizatzea. Bitartekoen atala (MEDIA).  

EDF. Europako Defentsa Funtsa. Kontratazio publiko harmonizatuari eta helburuen araberako finantzaketari buruzko atalak. Aire-sistemak, munizioak, eguneratze teknologikoa.

  • EDF-EDIRPA-2024-FNLC-. EDIRPA programa, Europako defentsa-industria kontratazio publikoko lege amankomun baten bidez indartzeko. Kostuei ez lotutako finantzaketa-atalak (FNLC) baizik eta helburuen araberakoak. Hurrengo epemuga, 2024.07.01.
    • -AMD-CS. AMDren (aireko eta misilen defentsa) CSa (gaitasunak eta sistemak) batera eskuratzea.
    • -AMMO-S2S. S2S motako AMMOren (munizioak) erosketa komuna (azaleratik azalerarako, edo lurretik lurrera jaurtitzeko munizioa).
    • -LSP-PRLS. PRLS, plataformak eta jarauntsitako sistemak (zaharkitutakoak baina ordezkatzeko zailtasunak dituztenak) elkarrekin erostea.

EuropeAid, garapenerako laguntza.

  • RELEX / EEAS, EBko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza eta Zerbitzua. Ekintzak Afrikako 4 herrialdetan, Asiako 3tan, Europako 2tan eta Amerikako 1ean. Gizarte zibila, eskubideak eta demokrazia. Ingurumena: hondakinak, nekazaritza eta basogintzaren kudeaketa. Digitalizazioa: estatistika eskala handiko datuak arakatuz (Big Data).  
  • Europako Kanpo Harremanetarako Zerbitzuaren webgunea, EEAS.
    • Zipre. Gizarte zibila ekinean programaren 9. edizioa. EuropeAid/181166/DH/ACT/CY. Hurrengo epemuga, 2024.07.22.
    • Ipar Mazedonia. Hondakinen kudeaketari buruzko kontzientziazio publikorako programa. EuropeAid/180926/DD/ACT/MK. Hurrengo epemuga, 2024.07.16.
    • El Salvador: Gizarte Zibileko eta Giza Eskubideetako eta Demokraziako Erakundeentzako Gaikako Programak. EuropeAid/180419/DD/ACT/SV. Hurrengo epemuga, 2024.07.01.
    • Hego Sudan. Gizarte zibilaren gaitasuna indartzeko programa. EuropeAid/180798/DD/ACT/SS. Hurrengo epemuga, 2024.06.28.
    • Nigeria. Giza eskubideak eta gizarte zibilari laguntzea. EuropeAid/181129/DD/ACT/Multi . Hurrengo epemuga, 2024.07.18.
    • Etiopia. CSF Plus, Gizarte Zibilaren Funtsa. Zenbateko handiko dirulaguntzetarako proposamenen deialdia 2024rako. EuropeAid/181485/DD/ACT/ET. Hurrengo epemuga, 2024.07.15.
    • Kamerun. Giza eskubideak babesten dituzten eragileei laguntzea. EuropeAid/181643/DD/ACT/CM. Hurrengo epemuga, 2024.06.24.
    • Timor-Leste. Nekazaritza eta basogintzako programa. EuropeAid/181573/DD/ACT/TL . Hurrengo epemuga, 2024.07.01.
    • Bangladesh. Europa Globalaren Auzotasun, Garapen eta Nazioarteko Lankidetzarako Tresna (NDICI). Giza Eskubideen eta Demokraziaren eta Gizarte Zibileko Erakundeen gaikako programak. EuropeAid/181621/DD/ACT/BD. Hurrengo epemuga, 2024.07.03.
    • Israel. Estatistika Sistema Nazionala Big Datako metodologien bidez eraldatzea. EuropeAid/181851/DD/ACT/IL. Hurrengo epemuga, 2024 .07.18.

EuroBoosTEX. SMP-COSME-2021-CLUSTER-01. Ehungintzako klusterraren nazioartekotzea bultzatzea Australiarako. Merkatu bakarreko (SMP) eta ETEetarako (COSME) programak.

  • EuroBoosTEX. Europako Ekimen Bateratua Ehungintzan, Europa berreskuratzeko, trantsizio digitala eta berdea bultzatuz. Hurrengo epemuga, 2024.07.17.

CircInWater . SMP-COSME-2021-CLUSTER-01. Nekazaritzako eta industriako ur-aurrezpenaren berrikuntzaren klusterra nazioartekotzea. Merkatu bakarreko (SMP) eta ETEetarako (COSME) programak.

E-BOOST. Elektromugikortasuneko klusterrean prestakuntza bultzatzea.  SMP-COSME-2021-CLUSTER-01. Merkatu bakarreko (SMP) eta ETEetarako (COSME) programak.

  • E-BOOST. Hurrengo epemuga, 2024.07.31.

SOFIGREEN. Ekologizazioa EEZSetan (ekonomia sozial eta solidarioko ETEak). SMP-COSME-2022-SEE-01. Merkatu bakarreko (SMP) eta ETEetarako (COSME) programak.

  • SOFIGREEN. "Finantzaketa soziala (SO.FI.) ekologizazio edo greening (berdatze) sozial baterako". Gizarte-ekonomiako enpresen prozesu eta jardueren ingurumen-trantsizioa babestea. Hurrengo epemuga, 2024.07.10.

EURATOM. Energia nuklearra. Pianoforte (kontzientziazioa) eta ENEN2Plus (hezkuntza teknologikoa) programak. HORIZON-EURATOM-2021-NRT-01-. Horizon berrikuntza esparrua.

  • -09. Pianoforte. Erradiazio ionizatzaileen babesari eta detekzioari buruzko ikerketarako europar lankidetza. Hurrengo epemuga, 2024.07.23.
  • -13. ENEN2Plus, mugikortasuna. ENENeko (Energia Nuklearrari buruzko Hezkuntza Sarearen) teknologia nuklearretako ikasleen truke-jarduerak. "Europarako gaitasun nuklearren arlo baterantz". Hurrengo epemuga, 2024.08.01.

AURORAL. Landa-digitalizazioa. Sektore arteko zerbitzu-plataformak. Berrikuntza esparrua , Horizon 2020.

  • DT-ICT-09-2020. Erakunde berritzaileentzako deialdia. Landa-ekonomiak bultzatzea sektore arteko zerbitzu digitalen plataformen bidez. Digitalizazioa eta eraldaketa (DT) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bidez (ICT). Hurrengo epemuga, 2024.06.28.

NGI Search. Hurrengo belaunaldiko Internet. Ahots bidezko bilaketak, hizkuntzaren prozesatze semantikoa, konputazio soziala, datuen bistaratzea. HORIZON-CL4-2021-HUMAN-01-05 . Berrikuntza esparrua, Horizon.

  • NGI Search. Informazio fidagarria eta irekia bilatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekintzetarako NGI (hurrengo belaunaldiko Internet) programaren laguntzak, berrikuntzekin, hala nola ahotsez egindakoa, hizkuntza-prozesatzea eta analisi semantikoa, konputazio soziala, datuen bistaratzea, etab. Horizon esparruko 4. klusterraren (CL4, digitala, industriala eta espaziala) HUMAN atala, teknologia humanizatzailearena. Hurrengo epemuga, 2024.07.29.

UTTER . Errealitate hedaturako eredu sakonak garatzea eta aplikatzea. Horizon berrikuntza esparrua.

  • HORIZON-CL4-2021-HUMAN-01-13. Errealitate hedatuko teknologia multimodalen hurrengo belaunaldia transkripzio, itzulpen, laburpen eta aktetarako. Ikerketa- eta berrikuntza-ekintzak. Horizon esparruko 4. klusterraren (CL4, digitala, industriala eta espaziala) HUMAN atala, teknologia humanizatzailearena.  Hurrengo epemuga, 2024.08.01.

GreenSME. Fabrikazioko ETEak. Teknologia-, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunerako ekintza-planak. Horizon berrikuntza esparrua.

  • HORIZON-CL4-2021-RESILIENCE-01-29-. ETEak jasangarritasun "berdera" (green) eta orokorrera igarotzeko koordinazio- eta laguntza-ekintzak (CSA), "berritu eraldatzeko" lelopean. Horizon esparruko 4. klusterreko (CL4, digitala, industriala eta espaziala) Europako erresilientzia-erronketarako atala. Hurrengo epemuga, 2024.07.31.

COROB. Adimen artifiziala, datuak eta robotika. Lankidetza. Horizon berrikuntza esparrua.

  • HORIZON-CL4-2022-DIGITAL-EMERGING-02-05. COROBek soluzio multirrobotiko malgua, kooperatiboa eta adimenduna garatzen du, Ikuskapen, Monitorizazio, Kontrol eta Adimen artifizialeko teknikek bultzatua, eraginkortasuna areagotzeko eta prozesu industrialen malgutasuna hobetzeko. Adimen artifizialaren, datuen eta robotikaren lankidetza, industria optimizatzeko (ekoizpena eta zerbitzuak barne). Horizon esparruko 4. klusterreko (CL4, digitala, industriala eta espaziala) teknologia digital emergenteetarako atala. Hurrengo epemuga, 2024.07.08.

ENFIELD. Adimen artifizial ekologiko eta fidagarrirako itsasargi-ekimena. Ikerketa guneen sarerako berrikuntza-planak. Horizon berrikuntza esparrua. 

  • HORIZON-CL4-2022-HUMAN-02-02. 2024ko deialdi irekia, TIS azpiegitura teknologikoetarako (OC1-2024-TIS-01) eta berrikuntza-planen proposamenetarako. Ikerketa- eta berrikuntza-ekintzak (RIA) itsasargi-ekimena eta adimen artitifizialeko bikaintasun-zentroen Europako sarea hedatzeko. Horizon esparruko 4. klusterraren (CL4, digitala, industriala eta espaziala) HUMAN atala, teknologia humanizatzailearena.  Hurrengo epemuga, 2024.07.31.

Local For Local. Hurrengo belaunaldiko Internet kode irekiarekin, tokiko inguruneetara egokitutako aplikazio moduan, bloke-kateko teknologiarekin. Horizon berrikuntza esparrua.

  • HORIZON-CL4-2023-HUMAN-01-12. Hurrengo belaunaldiko Interneterako ekimen pilotuak. Local for Local ekimenak tokiko ekonomiak bultzatzen ditu Europan, Interneteko eredu horren oinarrizko osagaiak kode irekiko software-sorta batean integratuz. Internet honetako berritzaileak finantzatuz eta lagunduz, proiektu honek blockchain teknologian eta aplikazio batean oinarritutako azpiegitura garatzen du. Proiektua bost eskualdetan egindako hiru proiektu pilotutan probatu da, eta ekosistema sozioekonomiko autosostengarriak sustatzea du helburu. Finantzaketa kaskadan aplikatzen da, hau da, dirulaguntza jasotzen duten balio-kateko mailak kontuan hartuta, hornitzaileetatik bezeroetara. Horizon esparruko 4. klusterraren (CL4, digitala, industriala eta espaziala) HUMAN atala, teknologia humanizatzailearena.  Hurrengo epemuga, 2024.07.31.

LAUDS, STARHAUS. Tokiko, hiriko eta berrikuntzako fabrikazioa, Europako Bauhaus Berriari lotua, sormen- eta jasangarritasun-ekimena. Artisten kolaborazioak ETE teknologikoekin (Starhaus) eta azken erabiltzaileekin (Lauds). Horizon berrikuntza esparrua.

  • HORIZON-CL4-2023-HUMAN-01-53-. Fabrikazio lokalizatuko eta hiri-fabrikazioko programak, Europako Bauhaus Berria sormen- eta jasangarritasun-ekimena babestuz (ikerketa- eta berrikuntza-ekintzak, hirugarrenentzako finantza-laguntza erabiliz). Horizon esparruko 4. klusterraren (CL4, digitala, industriala eta espaziala) HUMAN atala, teknologia humanizatzailearena.  
    • OC1-STARHAUS-2024. Ikuspegi berritzaile ireki eta sortzaileari buruzko STARHAUS programaren lehenengo OC (deialdi irekia). Teknologia hornitzen duten artistak eta ETEak komunitateen pentsamoldea aldatzeko esperimentu-proposamenak aurkeztera gonbidatzen ditu, tokiko komunitateentzat konfiguratutako eskala txikiko fabrikek ekoiztutako produktu pertsonalizatuak erabiliz kontsumo-eredu iraunkorrak har ditzaten. Hurrengo epemuga, 2024.07.31.
    • OC-2024-LAUDSEXP-01. OC (deialdi irekia) LAUDS programa esploratzeko, artistak eta pertsona sortzaileak teknologiako hornitzaile eta azken erabiltzaileekin lankidetzan eta elkarrekin sortzeko, esperimentu artistikoen bidez, Europako Bauhaus Berriaren espirituari jarraiki. Hurrengo epemuga, 2024.07.29.

S+T+ARTS, berrikuntza digitala eta ekologikoa duten egoitza artistikoak. Horizon berrikuntza esparrua.

  • HORIZON-CL4-2023-HUMAN-01-82–. “Arteak bultzatutako berrikuntza digitala: gizakiarekin bateragarria den eta kontzientzia ekologikoa duen teknologiarantz " (koordinazio- eta laguntza-ekintzak). Hurrengo epemuga, 2024.06.30.

FOODITY. Elikadura- eta nutrizio-datuen gaineko eskubideak baliatzeko tresnak. Horizon berrikuntza esparrua.

  • HORIZON-CL6-2022-GOVERNANCE-01-10. "Herritarrak elikaduraren eta nutrizioaren esparruan" datuen eskubideak "gauzatzeko gaitzeko ikuspegiak eta tresnak probatzea". Horizonen 6. Klusterra: Elikadura, Bioekonomia, Baliabide Naturalak eta Nekazaritza. Gobernantza berritzailearen helburuaren, ingurumen-behaketen eta Itun Berdea babesteko irtenbide digitalen atala. Hurrengo epemuga, 2024.07.10.

EUPAHW. Animalien osasunerako eta ongizaterako Europako lankidetza. Tokiko elikagai-hornidurarako estrategia, baserritik mahairakoa. Horizon berrikuntza esparrua.

  • HORIZON-CL6-2023-FARM2FORK-01-2.  "Animalien osasunaren eta ongizatearen etorkizuna babesten". Horizonen 6. Klusterra: Elikadura, Bioekonomia, Baliabide Naturalak eta Nekazaritza. Hurrengo epemuga, 2024.07.08.

Q2Scale. Teknologiazko gorabideko enpresa berriak mailaz-altxatzeko programa, mugikortasunean eta energian oinarritua. Teknologiaren Europako Institutua eta KIC berrikuntza- eta ezagutza-komunitateak. Kanpoko ikuspegi estrategikoari buruzko atala. Horizon berrikuntza esparrua. 

  • HORIZON-EIT-2023-25-Cross-KIC-Strategic-Outreach-. Q2Scale Q-Europe markoaren jarraipen-programa bat da, goi-mailako teknologiako startupetarako, eta potentzial handia du mugikortasunarekin eta energiarekin lotutako sektoreetan. KIC komunitate edo talde espezializatuen arteko lankidetza gurutzatuko "Cross-KIC" atala. Hurrengo epemuga, 2024.07.21.

EIT Manufacturing, 2025eko 4 deialdi, teknologia bidezko erronka industrialei, humanizazioari eta iraunkortasunari buruzko berrikuntza eta prestakuntzarako. EIT Teknologiaren Europako Institutuaren eta KIC berrikuntza- eta ezagutza-komunitateen fabrikazio-dibisioa. Horizon berrikuntza esparrua. 

  • HORIZON-EIT-2023-25-KIC-EITMANUFACTURING. 4 deialdi "berrikuntza", "hezkuntza", EIT-Meko masterra eta doktoregoa, eta RIS (Eskualdeko Berrikuntza Eskema, manufaktura-berrikuntzan aurrerapen txikiena izan duten EBko herrialdeetan oinarritua). EITMren 2023-2025erako jarduera-plana (BP). Hurrengo epemuga, 2024.07.08.

LEADERS EIT Manufacturing. Emakume berritzaileak RISen eremuan, EBko eskualdeetako Berrikuntza Eskeman, aurrerapen erlatibo txikienetarakoa. EIT Teknologiaren Europako Institutuaren eta KIC berrikuntza- eta ezagutza-komunitateen fabrikazio-dibisioa. Horizon berrikuntza esparrua. 

Accelerate, EIT Manufacturing. Enpresa berrien azelerazioa. EIT Teknologiaren Europako Institutuaren eta KIC berrikuntza- eta ezagutza-komunitateen fabrikazio-dibisioa. Horizon berrikuntza esparrua. 

EITUM, hezkuntza RIS arloan (Eskualdeko Berrikuntza Eskema, aurrerapen txikienak dituzten EBko eremuetarako). Europako Teknologia Institutuaren (EIT) eta bere KICen (Ezagutza eta Berrikuntza Komunitateak) Hiri Mugikortasuneko Atala (UM). Horizon berrikuntza esparrua.