Europako diru-laguntza deialdiak

Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:

Europako+logoa.jpg

EUROPE DIRECT. Europako informazio-zentroak. ED-ren jarduerak egiteko bazkideak hautatzea. Luxenburgoren kasurako deialdi irekia.

ResilMesh. Kontzientziazioan oinarritutako zibersegurtasuna. Segurtasuneko 3. Klusterra, Horizon berrikuntza-esparrukoa.

  • HORIZON-CL3-2022-CS-01-01. ResilMesh azpiegitura digital kritikoen babes integralean oinarritutako ekimen aitzindaria da, segurtasuna eta erresilientzia areagotuz, zibersegurtasunari buruzko kontzientziazioaren kontzeptuan oinarritutako segurtasuneko analisi- eta orkestrazio-plataformaren arkitektura garatuz. Hurrengo epemuga: 2024. 10. 16.

IN TRANSIT. Trantsizio ekologikorako eta digitalerako hainbat sektoreren arteko partzuergoa. Bartzelonako eta Atenasko ezagutza-ekitaldietarako bidaia-txartelak. Horizon berrikuntza-esparrukoa.

  • HORIZON-CL4-2022-RESILIENCE-01-26. Bartzelonako eta Atenasko IN TRANSIT ikaskuntza-espedizioetarako bidaia-txarteletarako intereseko adierazpenaren deialdia. Koordinazio- eta laguntza-ekintzak (CSA), ETEei laguntzeko "eraldatzeko berritu" ildoan. Horizon Europeko 4. klusterra. Digitalizazioa, industria eta espazioa. Erresilientziaren atala: Europako hainbat erronka estrategiko biltzen ditu. Hurrengo epemuga: 2024. 10. 07.

ICAERUS PULL. Droneak. Nekazaritza-, baso- eta landa-erronkak. Horizon berrikuntza-esparrukoa.

  • HORIZON-CL6-2021-GOVERNANCE-01-21. Horizon-en 6. klusterra (CL6). Elikadura, Bioekonomia, Baliabide Naturalak eta Nekazaritza. Gobernantza berritzailearen helburuaren, ingurumen-behaketen eta Itun Berdea babesteko irtenbide digitalen atala. Hurrengo epemuga: 2024. 10. 16.

EIT Pathfinder Challenges. Europako Ikerketa Kontseilua. Pathfinder bide berriak bilatzeko programaren erronkak: eguzki-energia, karbono-xurgapena, bilgarri-materialak, nanoelektronika eta teknologia espazial jasangarriak.

          o    -01. Solar-to-X gailuak (fotosintesi artifiziala edo eguzki-erregaiaren teknologiak) erregaien, produktu kimikoen eta material berriztagarrien prosumo deszentralizaturako (ekoizpena eta kontsumoa), klima-aldaketa arintzeko bide gisa
          o    -02. Zementu eta hormigoia karbono-hustubide gisa
          o    -03. Naturan oinarritutako alternatibak elikagai-ontzietarako eta nekazaritzarako filmetarako (bilgarri-materialak)
          o    -04. Nanoelektronika energia-kontsumo txikiko gailu adimendunetarako
          o    -05. EBko azpiegitura espazialaren iraunkortasuna eta erresilientzia indartzea
EIT Health. Berrindustrializatzeko laguntza. Tratamendu urriko gaitzei buruzko Med4Cure IPCEI proiekturako laguntza. Teknologiaren Europako Institutua. Osasun Dibisioa.

  • HORIZON-EIT-2023-25-KIC-EITHEALTH. 2025eko deialdi enblematikoa edo ontzi intsignia (flagship) Europa berrindustrializatzeko, eta EIT Healthek Med4Cure Europako Interes Komuneko Proiektuari (IPCEIri ) laguntzeko . EIT Health-en 2023-25erako jarduera-planaren (BP) eta KICen (Berrikuntza eta Ezagutza Komunitateen) inplikazioarekin. Hurrengo epemuga: 2024. 10. 15.

EIT-UM. Targeted: egungo helburuetarako deialdia. Teknologiaren Europako Institutua. Hiri Mugikortasuneko Atala (UM) eta KIC (Ezagutza eta Berrikuntza Komunitateak). Horizon berrikuntza esparrua.

  • HORIZON-EIT-2023-25-KIC-EITURBANMOBILITY. EIT Teknologiaren Europako Institutuaren eta EITren (EITUM BP 23-25) atal honetako (BP) 2023-25 negozio-planaren helburu (target) espezifikoetarako deialdi "irekia". Hurrengo epemuga: 2024. 10. 15.

EIT CCSI. Europako Teknologia Institutuaren eta bere KICen (Ezagutza eta Berrikuntza Komunitateak) Kultura eta Sormen Dibisioa. ETEen eta sortzen ari diren enpresen azelerazioa. Horizon berrikuntza esparrua.

  • HORIZON-EIT-2024-2025-KIC-CCSI. ETEen eta hedatzen ari diren enpresen azeleraziorako deialdi ireki erregularra: EIT CCSIren EIT – BP 2024-25 jarduera-plana, kultura- eta sormen-industrien sektoreetarako dibisioa. Hurrengo epemuga: 2024. 10. 08.

Galileo PRS. Satelite-sistemaren zerbitzu publiko arautua. Horizon berrikuntza esparrua.

CLIMAAX. Arrisku klimatikoa eta horren eskualde- eta toki-azterketa bateratua. Horizon esparru berritzailearen klimarako misioa.

  • HORIZON-MISS-2021-CLIMA-02-01. Klima-aldaketaren arrisku-ebaluazioak garatzea Europako eskualdeetan eta komunitateetan, klima-arriskua ebaluatzeko ikuspegi garden eta harmonizatu batean oinarrituta. Hurrengo epemuga: 2024. 10. 15.

DALIA. Ibaiak berreskuratzea. Ozeano eta uretarako misioa, Horizon esparru berritzailearena.

  • HORIZON-MISS-2021-OCEAN-02-02. Danubioko arroko "itsasargi ekimenean" elkartutako eskualdeetarako deialdi irekia. Ekosistemak lehengoratzea. Hurrengo epemuga: 2024. 10. 16.

BlueLightS. Erronka urdinak eskoletan. Ozeano eta uretarako misioa, Horizon esparru berritzailearena.

ERA. Área Europea de Investigación. Genero-berdintasuneko sariak. WIDERA atala (aurrerapen gutxien duten eskualdeetarako). Horizon berrikuntza esparrua.

          o    -01. Sustainable G.E. Champions. Genero berdintasuna eta iraunkortasuna bateratzeko saria.
          o    -02. Newcomer G.E. Champions. Agertu berri diren pertsona edo erakundeentzako saria.
          o    -03. Inclusive G.E. Champions. Barnerakuntzaren saria.
Sport Supports. PPPA. Arazoak edo larrialdiak dituzten inguruetako gazteentzako kirol-ekintzak. Proiektu pilotuen eta prestakuntza-ekintzen programa.