Europako diru-laguntza deialdiak

Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:

Europako+logoa

Creative Europe. NEWS, Prentsa Askatasunerako Erantzun Azkarreko Mekanismoa.

  • CREA-CROSS-2025-MFP. Sektore arteko atala (cross-sector) eta MFP (prentsa-askatasuna eta aniztasunazkoa).  Hurrengo epemuga, 2025.01.15

Creative Europe. LIVEMX-MME, MEDIA 360, SLATE Development, TV&Online Content. Zuzeneko musikarako laguntza. Hedabideen enpresa-sustapenerako nodoak sortzekoa. ikus-entzunezko produktuak erakusteko loteetarakoa. Telebistako eta Interneteko edukietarakoa.

  • CREA-CULT-2022-MME. LIVE MX, Musika Zuzenean Esportatzea. MME. “Musikak Europa mugitzen du”. Creative programaren Kultura atala. Hurrengo epemuga, 2025.01.6
  • CREA-MEDIA-2025-MEDIA360. MEDIA 360 ekintzaren helburua da ikus-entzunezko nodo handiak garatzea, Europa mailan funtsezkoak diren aukerei eta erronkei erantzungo dieten jarduera-multzo estrategiko bat proposatzeko gai direnak. Guneek beren nortasun eta gaitasun paregabeak eta eskala-ekonomiak aprobetxatuko dituzten ikuspegi koherente bat sustatzeko, MEDIA 360k balio-kate osoan eragina izango duen ikuspegi eta helburu partekatuak ezarriko dituzten jarduera-sorta bat babesten du. Creative programako bitartekoen atala.  Hurrengo epemuga, 2025.01.9
  • CREA-MEDIA-2025-DEVSLATE. "Slate development" erako edo ikus-entzunezko hainbat sorkuntza erakusteko multzoak garatzeko laguntza, pertsona eta enpresa sortzaileak aurkezteko eta hedatzeko tresna gisa. Creative programako bitartekoen atala. Hurrengo epemuga, 2024 .12.5
  • CREA-MEDIA-2025-TVONLINE. Telebistarako eta Interneterako edukiak sortzeko laguntzak. Creative programako bitartekoen atala. Hurrengo epemuga, 2024 .12.5

Digital Europe. DIGITWIN4CIUE, Azpiegitura eta hirietako simulagailuetan (biki digitalak) masterra egiteko bekak

Europako Parlamentua. Komunikabide-ekintzetarako dirulaguntzak.

  • EP-COMM-SUBV-2025-MEDIA. 2025ean komunikazioaren arloko ekintza mediatikoetarako dirulaguntzen deialdia. Hurrengo epemuga, 2025.01.15

Erasmus Plus. EHEA , NARIC. Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrurako eta Onarpen Akademikoari buruzko Informazio Zentro Nazionaletarako laguntzak

Hurrengo epemuga, 2024.12.18

EuropeAid, garapenerako laguntza. RELEX-EEAS, EBko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza eta Zerbitzua. Bosniarako eta Herzegovinarako eta Serbiarako mugaz gaindiko programa, 2021-2027rako, 2022-2024 esleipenean.

I3. Eskualdeen arteko berrikuntzarako inbertsio-tresna. Atal berdeko proiekturako laguntza (ur-hazkuntza jasangarria), eta laguntzak eskualdearteko proiektuetarako, generikoetarako (INV1 inbertsio-mota) eta berrikuntzan aurrerapen txikiagoa duten eskualdeetarako (INV2a).

  • I3-2021-INV1-GREEN. Baltic MUPPETS. Berrikuntza-proiektua Baltikoko itsaski-hazkuntzan. Hurrengo epemuga, 2025.01.14
  • I3-2024-INV1. 1. lerroa: eskualdeen arteko berrikuntzarako inbertsioak. Hurrengo epemuga, 2024 .12.5
  • I3-2024-INV2a. Eskualdeen arteko berrikuntzarako inbertsioak, 2. kapitulua, berrikuntzan aurrerapen txikiagoa duten eskualdeak inplikatuz. Hurrengo epemuga, 2024 .12.5

IMREG-2024-INFOME. EBren kohesio-politikarako informazio-neurrien programa.

LIFE – EUCF. EBko LIFE ingurumen- eta klima-programaren Europako Hiria (EUCF) baliabidea, energia garbirako trantsizioko CET atalean. 

RESIST, GEMSTONE, SILEO. Automobilgintzako, fabrikazio ekologikoko eta altzari eta argiztapeneko klusterrak. Nazioarteko bidaietarako laguntzak, sareak eta marketina, ikus-entzunezko prestakuntza eta sustapena. ETEen Merkatu Bakarreko (SMP) eta Lehiakortasuneko Programak (COSME).

SMP-COSME-2021-CLUSTER-01. “Europa berreskuratzeko euroklusterrak”.

  • RESIST International travel, Networking & Marketing FSTP. Automozioa. Nazioarteko bidaietarako, sareak sortzeko eta merkaturatzeko edo marketinerako laguntza, "kaskadako" finantzaketarekin edo FSTPrekin (hirugarren eragileentzako laguntza finantzarioa), proiektuetan parte hartzen duten bezero nagusien kateetan hornitzaile txikien finantzaketarako sarbidea sustatzeko diseinatua. RESIST klusterrak "Europako automobil-industriako prozesu eta ekoizpen iraunkorren bidezko erRESilientzia" helburua dauka. Hurrengo epemuga, 2024 .12.20
  • GEMSTONE Training. Fabrikazio ekologikoko klusterrean prestakuntzarako finantza-laguntza. Hurrengo epemuga, 2024 .12.31
  • SILEO Best Company Storytelling Video Contest. Altzarien eta argiztapenaren klusterra. Kontaketa korporatiboko bideo onenaren lehiaketa. Hurrengo epemuga, 2024 .12.13

SEE. Gizarte Ekonomiako ETEak. Beste enpresa batzuekin balio-kate zirkularrak sortzeko eta edukierarako laguntzak. ETEen Merkatu Bakarreko (SMP) eta Lehiakortasuneko Programak (COSME).

  • SMP-COSME-2024-SEE. Hurrengo epemuga, 2024 .12.10
    • 01. Gizarte-ekonomiako ETEen antolaketa- eta enpresa-gaitasuna indartzea
    • 02. Enpresa tradizionalen eta gizarte-ekonomiako ETEen arteko aliantzak balio-kate zirkularrentzat (ekonomia zirkularrekoak, hondakinak gutxitzeko planifikatuak)

SMECC, EBko ETEentzako zentroa Txinan. ETEen merkatu bakarreko eta lehiakortasuneko programen (COSME) esparruko laguntza.

ERC. Europako Ikerketa Kontseilua. Sendotzeko bekak. Berrikuntzako Horizon esparru-programa.

  • ERC-2025-COG. Consolidator Grants. Hurrengo epemuga, 2025.01.14

MSCA. Arriskuan dauden ikertzaileentzako laguntza, MSCAkoak, Marie Sklodowska Curie ekintzak, Horizon berrikuntzako esparru-programakoak.

  • HORIZON-MSCA-2024-RR-01-01. Researchers at Risk 2024 programak kanpoko arriskuengatik mehatxatutako edo errefuxiatutako ikertzaileei babesa ematen die. Hurrengo epemuga, 2025.01.14

ERA - ScienceUs. Herritarren zientzia Horizon berrikuntzako esparru-programaren klima egokitzeko misiorako, ERA Europako Ikerketa Arloan, WIDERA atala, garapen txikiagoko eskualdeetara zabaltzekoa.

  • HORIZON-WIDERA-2023-ERA-01-08. ScienceUs-en herritarren zientziarako deialdia: "Klima-aldaketara egokitzea" EBren misiorako garrantzitsuak diren aribideko herritarren zientzia-proiektuak zabaltzea eta elkarri lotzea. "Herritarren zientziari buruzko Europa mailako kanpainetarako oinarriak ezarriz". Hurrengo epemuga, 2025.01.6

STAGE. ETEak berrikuntza jasangarriko baliabideen ekosistema batean sartzeko plataforma digitala. Horizon berrikuntzako esparru-programaren 4. klusterra.

  • HORIZON-CL4-2021-RESILIENCE-01-29. STAGE, plataforma edo ekosistema digitalaren 4. deialdia, iraunkortasunera bideratutako berrikuntzarako baliabide eta finantzaketa-iturrien sare batean sartzeko. Europako erresilientzia-erronketarako atala, Horizon esparruko 4. klusterrarena (CL4, digitala, industriala eta espaziala). "Berritu eraldatzeko" lerroko koordinazio- eta laguntza-ekintzak (CSA), ETEen trantsizio iraunkorrerako. Hurrengo epemuga, 2025.01.1

XR2LEARN , SPIRIT. Errealitate hedatua hezkuntzarako eta telepresentzia duten zerbitzu teknikoetarako. Horizon berrikuntzako esparru-programaren 4. klusterrean.

Digitalizazio, industria eta espazioko 4. klusterra. Teknologia humanizatzaileen "Human" atala.

  • HORIZON-CL4-2021-HUMAN-01-25. "Elkarlaneko telepresentzia hedatuari" buruzko ekintza berritzaileetarako SPIRITen bigarren deialdi irekia, hala nola urrutiko zerbitzu teknikoa emateko errealitate hedatuaren erabilera. Hurrengo epemuga, 2024.12.19
  • HORIZON-CL4-2022-HUMAN-01-19. XR2LEARNen bigarren deialdi irekia learning edo  ikaskuntza-ekintza berritzaileetarako (IA), XR edo Errealitate Hedatuaren bidez, "erlazionatu eta elkarreragin" ikuspegiarekin. Hurrengo epemuga, 2024.12.27

AI REDGIO 5.0. Eskualdeen eta digitalizazio-zentroen arteko aliantza, robotikan eta jasangarritasunean aurreratutako manufaktura-enpresa txiki eta ertainetan adimen artifiziala garatzeko. I4MS2 ekimena, Made In Europe lankidetza, trantsizio digital eta ekologiko bikoitzeko atala, Horizon berrikuntzako esparru-programako 4. klusterra.

  • HORIZON-CL4-2022-TWIN-TRANSITION-01-06. Deialdi irekia esperimentu berritzaileentzat. AI REDGIO 5.0 proiektuaren helburua da abangoardiako Europako eskualdeen (REGIO) eta berrikuntza digitaleko Europako nodo edo huben (EDIH) arteko aliantza berritzea eta zabaltzea, H2020 I4MS AI REGIOren emaitzak kontuan hartuta (Horizon 2020-koa, Horizon Europeren aurrekoa) eta AI-at-the-Edge (punta-puntako adimen artifiziala) Enpresa Txiki eta Ertainetako Fabrikazioko 5.0 Industriarako eraldaketa digital lehiakorra inplementatuta. 5.0 industria erresilientzia eta iraunkortasun handiagoko helburuak dituzten pertsonekin lan egiten duten robot eta makina adimendunena da. Bigarren fasea (I4MS2, "Berrikuntza ETE fabrikatzaileentzat, 2. fasea") IKTak garatzeko I4MS ekimenari dagokio (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, ETEetako fabrikazioaren jasangarritasunerako), "Made in Europe" lankidegoaren barne, “Europan ekoiztua”, Horizon esparruko 4. klusterraren (CL4, digitala, industriala eta espaziala) Twin Transition (trantsizio ekologiko eta digital bikoitzerako) atalaren barruan. Hurrengo epemuga, 2024.12.16

FARMTOPIA, Digitalizazioa nekazaritza ez-estentsiboan eta UP-RISE, EBren eta Afrikako Batasunaren lankidetzan, elikagaien segurtasunazkoan, hartzidurazko proiektuetarako laguntza. Farm2Fork Programa: Baserritik Mahaira. Horizon berrikuntzako esparru-programaren 6. Klusterra

Horizoneko 6. klusterra, elikadurari, bioekonomiari, baliabide naturalei eta nekazaritzari buruzkoa. Hurrengo epemuga, 2025.01.7

OPEN AGRI. Kode irekiko aplikazio informatikoak nekazaritzan erabiltzea, erabiltzailearengandik hurbil edo urrun datuak prozesatuta (Edge edo Cloud). Horizon berrikuntzako esparru-programa

  • HORIZON-CL6-2023-GOVERNANCE-01-13. Kode irekiko soluzioak erabiltzaile-muturreko Edge aplikazioetarako (bertako gailuetan datuak prozesatuta), Cloud edo hodeiko aplikazioetarako (erabiltzailearengandik urrun dauden zentroetan datuak prozesatuta) eta Edge-Cloud eredu mistoetarako, nekazaritzan ekoizpen- eta administrazio-gaitasunak indartzeko. Horizon Europe berrikuntzarako esparru-programaren 6. klusterra (CL6). Elikadura, Bioekonomia, Baliabide Naturalak eta Nekazaritza. Gobernantza berritzailearen helburuaren, ingurumen-behaketen eta Itun Berdea babesteko irtenbide digitalen atala. Hurrengo epemuga, 2024 .12.2

EIC, UASEEDS, UkrainianTech. Europako Ikerketa Kontseilua. Ukrainako I+G teknologikoko zerbitzuetarako laguntza. Horizon berrikuntzako esparru-programa

  • UASEEDS. Ausardia-haziak (Seeds of Bravery). Ukrainako teknologia-enpresa berrientzako negozio- eta berrikuntza-zerbitzuetarako deialdi irekia. Startupen elkarteen sare paneuroparra, Ukrainako erakunde berritzaile teknologikoak Europako ekosistemetan integratzen laguntzeko eta Ukrainako operazioak hobetzeko. Hurrengo epemuga, 2024.12.23

EIT – HEI . Goi-mailako Hezkuntzako Erakundeen (HEI) eta Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) arteko lankidetza 2023tik 2025era

  • HORIZON-EIT-2023-2025-HEI . Hurrengo epemuga, 2024 .12.12

FIDAL, IMAGINE-B5G, 6G-PATH, 6G-BRICKS. Horizon berrikuntzako esparru-programaren 5G eta 6G telekomunikazio aurreratuen erronkako proiektuak, berrikuntzak eta formulak konbinatuz, hala nola erabilera komuneko plataformak edo benetako balio industrialeko kateetazko frogakuntzak

JU-SNS ("sistema eta sare adimendunetarako Europako erronka bateratua") 5G eta 6G sare mugikorren teknologia berriak bizkortzeko EBk bultzatutako partzuergoa da. Zenbait lan-lerro edo korronteetan datza. C (stream C) jarduera-lerroaren edo korrontearen bidez, azpiegituren esperimentazioa garatzen da, stream A (5G-ezkoa dena), B korrontea 6Gri buruzkoa eta D korrontea ikuspegi bertikaleko proiektuetazkoa.

  • HORIZON-JU-SNS-2022-STREAM-C-01-01. 6G-BRICKS 6G motako telekomunikazioak esperimentatzeko instalazio-proiektu bat da, seinaleak hedatzeko teknologia berriak lantzen dituena eta adimen artifizialeko kontzeptuak integratzen dituena, "adreilu" edo brick izeneko osagai edo aplikazio batzuk sortuz, etorkizuneko telekomunikazio-inguruneetan elkarreragingarriak izateko moduan moldatuta. Hurrengo epemuga, 2024.12.23
  • HORIZON-JU-SNS-2022-STREAM-D-01-01.  IMAGINE-B5G izena 5G telekomunikazio-teknologiatik haratago etorkizuna irudikatzeaz datorrelarik, D korrontearen proiektu bat da, balio-kate industrialekiko perspektiba bertikala (integrala edo zeharkakoa) duena, eskala handiko esperimentuen plataforma bat edo proiektu pilotuak (LST & Ps) garatzen dituena "bertikal" edo kate horiekin batera. Hurrengo epemuga, 2024 .12.6
  • HORIZON-JU-SNS-2023-STREAM-D-01-01. 6G-PATH "6G teknologiarako bidea" aipatzen duenak, IMAGINE-B5Gren ezaugarriak ditu, eta adimen artifizialeko beste teknologia batzuk txertatzen ditu, lehorrekoak ez diren sareak edo lurra-satelite hibridoenak, terahertzio edo holografien komunikazioak, espektro-eraginkortasuna edo energiaren optimizazioa.
  • HORIZON-JU-SNS-2022-STREAM-D-01-01. FIDAL IMAGINE-B5G plataformari lotutako garapenak hirugarrenen ingurune errealetan (edo "erabilera eboluzionatuko kasuak") proben bidez garatzen ditu, bai eta adimen artifiziala. Hurrengo epemuga, 2024 .12.10