Fiskalitatean ideia berritzaileen saria ikastetxe gipuzkoarrentzat, 2024-2025

2024/2025 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten ikastetxe gipuzkoarrei zuzendutako "Fiskalitatean ideia berritzaileak" sariaren deialdia.

.

2024/2025 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarren "Fiskalitatean ideia berritzaileak” izeneko sariaren deialdia argitaratu da.

Lehiaketaren helburua da ikastetxe horietako ikasleengan ideiak, sormena eta talentua bultzatzea, zerga obligazioak borondatez betetzeari eta zerga iruzurrari aurre egiteari begira.

  • Hartzaileak: 2024/2025 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen ari diren Gipuzkoako ikastetxeak.
  • Muga: ikastetxe bakoitzak bi ideia gehienez aurkeztu ahal izango ditu.
  • Sariak:
    • 1. saria: 2.000 €
    • 2. saria: 1.000 €
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 15etik, 2025eko maiatzaren 9ko 14'30ak bitartean, biak barne.

Informazio gehiago eskuratzeko:

Kontaktua: 943113000 herritarrenarreta@gipuzkoa.eus