Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa 2023an
Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2023ko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2022 Foru Arauaren 31 artikuluak Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren (UFFF) 2023ko hasierako zuzkidura finkatzen du, 609.389.595,00 eurotakoa.
- 3080
Aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoaren %99,85 Gipuzkoako udalerrien artean banatuko da; gainerako %0,15a Eudel Euskal Udalen Elkartea finantzatzera bideratuko da.
Udalak Finantzatzeko Foru Funtsari buruzko 15/1994 Foru Arauaren 3. artikuluak arautzen du zein metodologia erabiliko den zenbateko osoa Gipuzkoako udalerrien artean banatzeko.
Hori guztia kontuan hartuta, 2022ko abenduaren 29an, Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak onartu du 2023ko UFFFaren banaketa Gipuzkoako udalen artean, 608.475.510,61 eurotakoa.
Agiri erantsia: udal finantzaketarako foru funtsa (PDF)