1/2024 Foru Dekretu-Araua

1/2024 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 17koa, 2024 urterako zenbait zerga neurri onesten dituena

.

GAOn 1/2024 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 17koa, argitaratu da, 2024 urterako zenbait zerga neurri onesten dituena.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokionez, neurri esanguratsuenak honako hauek dira:

  • Salbuetsita deklaratzen da talidomidak eragindako pertsonek jasotzen duten errenta.
  • Kalte-ordain izaera duten berandutze-interesak jasotzearen ondoriozko ondare irabaziak aurrezpenaren  errenta osatzen duten kontzeptuen artean sartzen direla zehaztu da.
  • 2022. eta 2023. zergaldietarako atzeraeraginezko ondorioak izango ditu 2024. urterako egindako aldaketak, zerga oinarri orokorreko ondare irabaziak eta galerak integratzearen ondoriozko saldo negatiboaren 100eko 10etik 25era igo baitzuen konpentsazio muga.
  • 2021, 2022 eta 2023 ekitaldietan jada aplikagarriak diren koiunturako zerga-neurriak jasotzen dira, jarduera ekonomikoen titularren gastu kengarriak handitzen dituztenak.
  • 200 euroko kenkaria jasotzen da, azken bi urteetan aplikatzen zena, zerga oinarri orokorra 30.000 eurokoa edo txikiagoa duten zergadunentzat.

Sozietateen gaineko zergari dagokionez, neurri esanguratsuenak honako hauek dira:

  • Mikroenpresek % 15eko zerga-konpentsazioa izango dute.
  • Ikus-entzunezko lanen ekoizpenean eta arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizunen produkzioan parte hartzeko finantzaketa kontratuengatik aplikatzen diren kenkariekin (Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 66 ter artikulu berrian araututa daude kenkari horiek), lotutako aldaketa. Zehazki, finantzaketan parte hartzen duen zergadunaren posizioan subrogatzeari dagokionez.
  • Itsas garraioko enpresen araubidea arautzea, Europar Batasuneko itsas gidalerro berrien arabera.
  • Ikerketa- eta garapen-jarduerengatiko kenkaria aplikatzeko araubidea aldatu da. 64 bis artikuluari dagokionez, kuota likidoaren muga aldatu da, % 35etik % 70era, eta 8. paragrafoan araututako administrazioari egin beharreko jakinarazpenaren epea aldatu da.
  • Kooperatiben zerga-araubidea aldatu da.

Informazio gehiago: