2023ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina – Mutualistak, Epaitegi Goreneko 20/2024 epaiaren aplikazioa
Mutualistak, Epaitegi Goreneko 20/2024 epaiaren aplikazioa.
- 3427
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 3/2014 Foru Arauaren Zazpigarren Xedapen Iragankorra behar bezala aplikatzeko, Auzitegi Gorenaren urtarrilaren 10eko 20/2024 Epaia aplikatzea komenigarria dela ikusi du Gipuzkoako Foru Ogasunak. Aipaturiko epaia sakon aztertu ondoren, erretiro-pentsioaren integrazio-ehunekoa kalkulatzeko, pentsioaren oinarri arautzailearen % 100era iristea ahalbidetu zuten kotizazioak egin ziren aldia kontuan hartuko da, kotizatutako lan-bizitza osoa izan beharrean. Pentsioaren oinarri arautzailearen % 100era iritsi ondoren Gizarte Segurantzan kotizatzen jarraitu zuten pentsiodunentzat batez ere mesedegarri izango da kalkulu-metodo hori.
Dagoeneko herritarren Informazio Fiskalean eskura daude 2023ko ekitaldiko pentsioa integratzeko ehuneko berriak. Gainera, ehuneko horiek hurrengo errenta-kanpainan erabiliko dira, bai proposamenetarako, bai Zergabidean deskargatu beharreko informaziorako, bai errenta mekanizatuan autolikidazioak egiteko.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak beharrezko informazioa eman dio Gipuzkoako Foru Ogasunari pentsioak 2023ko ekitaldiko errenta-autolikidazioetan integratzeko ehuneko gehienak kalkulatzeko; kasu horretan, ez da beharrezkoa zergadunek dokumentazio gehigarririk aurkeztea. Foru Ogasunari informazio hori eman ez bazaio eta pentsioa murrizteko eskubidea badago, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.