Nola bete behar du jaulkitzaileak faktura zuzentzaile bat («S» mota), ordezten den faktura faktura zuzentzaile bat denean?

Faktura ez-zuzentzaileak ordezteko egiten diren zuzentzaileetan bezala bete behar dira eremuak.

1. adibidea: Aurretiazko faktura zuzentzaile baten zuzenketa: zerga oinarria handitzea.

R1/202X faktura, -1.000 euroko zerga oinarria eta -210 euroko kuota dituena, zuzendu egin behar da. 

Zuzenketa horretan 200 € handitu behar da zerga oinarria, R1/200X faktura zuzentzailea egitean bi zenbateko hauek jaso behar zirelako: -800 €-ko zerga oinarria eta -168 €-ko kuota.

1. modalitatea: Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak -800 €-ko zerga oinarria eta 168 €-ko kuota dituen faktura zuzentzaile bat egitea ekarriko luke, non adierazi beharko baita egindako zuzenketa -1.000 €-koa dela zerga oinarri zuzenduagatik eta -210 €-koa kuota zuzenduagatik.

TicketBAI fitxategian informazio hau jaso beharko da:

  • Faktura zenbakia: RECT1/202X
  • Faktura mota: R1/R2/R3 edo R4
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» (-1.000 €) eta «kuota zuzendua» (-210 €).  
  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, -968 €.
  • BEZaren banakapena:  «zerga oinarria» -800 €-koa da eta «kuota jasanarazia» -168 €-koa.

2. modalitatea: Bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak bi faktura egitea ekarriko luke:

Lehenengo fakturan, eremu eta gako hauek bete behar dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: 7/202X
  • Faktura mota: F1
  • BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa adieraziko da kontrako zeinuarekin, hau da, «zerga oinarria» 1.000 €-koa izango litzateke eta «kuota jasanarazia» 210 €-koa.

Bigarren fakturan, eremu eta gako hauek beteko dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: RECT2/202X
  • Faktura mota: R4 
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» eta «kuota zuzendua». Horietan 0 jarriko da.
  • Faktura zuzendua: adierazi behar da zer faktura zuzendu den. Gainera, gomendatzen da adieraztea zer faktura jaulki den lehenengo, bi urratsetako modalitatea delako (jatorrizko fakturaren kontrako zeinua duena). 
    Kasu horretan, R1/202X eta //202X fakturak izango lirateke.
  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, -968 €. 
  • BEZaren banakapena: «zerga oinarria» -800 €-koa da eta «kuota jasanarazia» -168 €-koa.


2. adibidea: Aurretiazko faktura zuzentzailearen zuzenketa: zerga oinarria murriztea.

R2/202X faktura, -1.000 euroko zerga oinarria eta -210 euroko kuota dituena, zuzendu egin behar da. 

Zuzenketa horretan 200 euro murriztu behar da zerga oinarria, R2/202X faktura zuzentzailea egitean bi zenbateko hauek jaso behar zirelako: -1.200 €-ko zerga oinarria eta -252 €-ko kuota, gerora izandako deskontu batengatik.

1. modalitatea: Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak -1.200 €-ko zerga oinarria eta -252 €-ko kuota dituen faktura zuzentzaile berri bat egitea ekarriko luke. Faktura horretan adierazi beharko da «zerga oinarri zuzendua» -1.000 eurokoa dela eta «kuota zuzendua» -210 eurokoa.  

TicketBAI fitxategian informazio hau jaso beharko da:

  • Faktura zenbakia: RECT3/202X
  • Faktura mota: R1 
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» (-1.000 €) eta «kuota zuzendua» (-210 €).   
  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, -1.492 €.
  • BEZaren banakapena:  «zerga oinarria» -1.200 €-koa da eta «kuota jasanarazia» -252 €-koa.

2. modalitatea: Bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak bi faktura egitea ekarriko luke:

Lehenengo fakturan, eremu eta gako hauek bete behar dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: 8/202X
  • Faktura mota: F1
  • BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa adieraziko da kontrako zeinuarekin, hau da, «zerga oinarria» 1.000 €-koa izango litzateke eta «kuota jasanarazia» 210 €-koa.

Bigarren fakturan, eremu eta gako hauek beteko dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: RECT/202X
  • Faktura mota: R4
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» eta «kuota zuzendua». Horietan 0 jarriko da.
  • Faktura zuzendua: adierazi behar da zer faktura zuzendu den. Gainera, gomendatzen da adieraztea zer faktura jaulki den lehenengo, bi urratsetako modalitatea delako (jatorrizko fakturaren kontrako zeinua duena). 

Kasu horretan, R1/202X eta 8/202X fakturak izango lirateke.

  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, -1.452 €. 
  • BEZaren banakapena: «zerga oinarria» -1.200 €-koa da eta «kuota jasanarazia» -252 €-koa.
     

3. adibidea: Zenbateko negatiboa duen aurretiazko faktura zuzentzailearen zuzenketa: zerga oinarria handitzea zenbatekoa positiboa izan arte.

-1.000 €-ko zerga oinarria eta -210 €-ko kuota duen R3/202X faktura zuzendu behar da. 

Zuzenketa horretan 1.500 € handitu behar da zerga oinarria, R3/202X faktura zuzentzailea egitean bi zenbateko hauek jaso behar zirelako: 500 €-ko zerga oinarria eta 105 €-ko kuota.

1. modalitatea: Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak 500 €-ko zerga oinarria eta 105 €-ko kuota dituen faktura zuzentzaile berri bat egitea ekarriko luke. Faktura horretan adierazi beharko da «zerga oinarri zuzendua» -1.000 eurokoa dela eta «kuota zuzendua» -210 eurokoa.  

TicketBAI fitxategian informazio hau jaso beharko da:

  • Faktura zenbakia: RX/202X
  • Faktura mota: R4 
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» (-1.000 €) eta «kuota zuzendua» (-210 €).   
  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, -605 €.
  • BEZaren banakapena:  «zerga oinarria» 500 €-koa da eta «kuota jasanarazia» 105 €-koa.

2. modalitatea: Bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak bi faktura egitea ekarriko luke:

Lehenengo fakturan, eremu eta gako hauek bete behar dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: 9/202X
  • Faktura mota: F1
  • BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa adieraziko da kontrako zeinuarekin, hau da, «zerga oinarria» 1.000 €-koa izango litzateke eta «kuota jasanarazia» 210 €-koa.

Bigarren fakturan, eremu eta gako hauek beteko dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: R4/202X
  • Faktura mota: R4
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» eta «kuota zuzendua». Horietan 0 jarriko da. 
  • Faktura zuzendua: adierazi behar da zer faktura zuzendu den. Gainera, gomendatzen da adieraztea zer faktura jaulki den lehenengo, bi urratsetako modalitatea delako (jatorrizko fakturaren kontrako zeinua duena). 

Kasu horretan, R3/202X eta 8/202X fakturak izango lirateke.

  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, 605 €. 
  • BEZaren banakapena: «zerga oinarria» 500 €-koa da eta «kuota jasanarazia» 105 €-koa.

19. Zehapen erregimena

  • Zer akzio edo omisio hartzen dira zerga arloko arau-haustetzat TicketBAIn?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI erabiltzen ez bada?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI fitxategiak manipulatzen badira?
  • Nola eman tiket edo faktura baten berri, QR-a okerra bada edo QR-rik ez badu?
  • Iruzur fiskaleko salaketen tratamendua

20. Faktura zuzentzaileak

  • Zer motatako faktura zuzentzaile daude?
  • Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da?
  • Zer eremu eduki behar dituzte faktura zuzentzaileen TicketBAI fitxategiek?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak ordezko faktura zuzentzaile bat («S»)?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak faktura zuzentzaile bat («S» mota), ordezten den faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Noiz betetzen dira «Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa» eremuak?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egin den faktura zuzentzailea («I» mota), zuzendutako faktura erroreekin jaso denean?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egiten den faktura zuzentzaile bat («I»), zuzendutako faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako oinarria» eremuan, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako kuota» eremuan, "Ordezko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi daiteke "Errekarguaren kuota zuzenduan”, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" eremuan?
  • Nola bete behar dira faktura zuzentzaileak, eragiketa bolumenaren ondorioz deskontuak edo hobariak aplikatu direnean?
  • Zertan bereizten dira faktura zuzentzailea eta TicketBAIren XML formatuko baliogabetze fitxategia?
  • Faktura bat baino gehiago dokumentu zuzentzaile bakar batean zuzentzen badira, nola identifikatzen ditu jaulkitzaileak faktura zuzenduak?
  • Zein ekitaldi eta epealdiri egozten zaizkio faktura zuzentzaileak?

21. Erroreen kudeaketa. Zuzendu eta Zuzendubai zerbitzuak

  • Nola kontsulta dezaket fitxategiak behar bezala jaulki diren eta errorerik edo oharrik duten?
  • Non kontsulta ditzaket harrerako eta kontsolidazioko erroreak eta haien deskribapena?
  • Zer egin behar dut jaso den fitxategiak oharren bat badu ? Nola zuzentzen dira oharrak?
  • Zer da Zuzendu Zerbitzua?
  • Zertan datza ZuzenduBAI Zerbitzua? Nola sartzen da zerbitzu horretara?
  • Zer informazio aldatu daiteke ZuzenduBAI erabiliz? Zer errore mota zuzendu daitezke ZuzenduBAI zerbitzua erabiliz?
  • Zer epe dago konponketa edo aldaketa fitxategia Zuzendu Zerbitzuarekin bidaltzeko?
  • Zer egin behar da fitxategi bat errefusatzen bada harrerako balioztapenak ez gainditzeagatik?
  • Zer egin behar da bidalitako fitxategia jaso bai baina kontsolidazioko erroreak baditu?
  • Zer esan nahi dute 5015, 5016, 5017 eta 5018 erroreek? Nola konpondu daitezke?
  • Zer esan nahi du 1153 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5040 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 008 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1168 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1104 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5007 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Nola islatzen da Gipuzkoataritik deskarga daitezkeen zerrendetan faktura batek kontsolidazio erroreak dituela, eta faktura hori Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzuaren bidez konpondu edo aldatu dela?
  • Faktura batean errore bat egiten bada, adibidez, kontzeptuan, zenbatekoan edo hartzailean, nahitaezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea, ala Zuzendu zerbitzuan zuzendu al daiteke?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu faktura zuzentzaile batek faktura zuzenduak kontsolidazio erroreren bat baldin badu (hau da, erroreekin jaso bada)?
  • Zein motatako faktura zuzentzaile erabili behar da ordeztutako fakturak kontsolidazio erroreren bat baldin badu?
  • Nola jaulki behar du jaulkitzaileak «I» motako faktura zuzentzaile bat (diferentziengatik) jatorrizko fakturak kontsolidazio erroreak baldin baditu?
  • Zer adierazi behar da XML fitxategiko "Oinarri zuzendua" eta "Kuota zuzendua" eremuetan jatorrizko faktura erroreekin jaso bada eta, beraz, fakturan adierazitako zenbatekoak ez badira kontuan hartzen zerga ondorioetarako?
  • Beharrezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea jatorrizko fakturak erroreren bat erregistratu badu TicketBAI fitxategian?
  • Posible al da faktura zuzentzaile bati buruzko informazio fitxategia jaulkitzea zuzendutako faktura TicketBAI sisteman ez badago? Eta fitxategia errefusatu bada?

22. Errentak esleitzen dituzten entitateak

  • Errentak esleitzeko araubidean dauden nortasun juridikorik gabeko entitateak (EEAEak) behartuta al daude TicketBAI obligaziora?
  • Zer gastu eta inbertsio dira kengarriak nortasun juridikorik gabeko entitateentzat, TicketBAI obligaziora egokitzeko garaian?
  • Nortasun juridikorik gabeko entitateek nola bete behar dute Kenkariback eredua?
  • Zein kasutan egon daitezke salbuetsita EEAEak TicketBAI obligaziotik?

23. Fakturen kontsulta

  • ¿Qué funcionalidades tiene la aplicación Consulta de Facturas?