Nola bete behar du jaulkitzaileak ordezko faktura zuzentzaile bat («S»)?

Fakturari buruz informatzeko, fakturari dagokion gako mota adierazi behar da  “R1”, “R2”, “R3” edo “R4” gakoen artean aukeratuz. Faktura sinplifikatu bat zuzentzen bada, gakoa «R5» izango da.

Bi zenbateko adierazi behar dira: zenbateko zuzena (zerga oinarria, BEZ jasanarazia eta baliokidetasun errekargua, halakorik bada), eta ordezten den fakturan (jatorrizkoan) kontsignatutako zenbatekoa:

  • Zerga oinarri zuzendua
  • Kuota zuzendua
  • Baldin badago, errekarguaren kuota zuzendua 

Jatorrizko faktura erroreekin jaso bada, ordeztu beharreko zerga oinarriaren, kuota jasanaraziaren eta, baldin badago, baliokidetasun errekarguaren zenbatekoa 0 € izango da.

1. adibidea: Zerga oinarria murriztea

1/202X faktura, zeinaren zerga oinarria 1.000 €-koa baita eta 210 €-ko kuota baitu du, zuzendu egin beharra dago. Zuzenketa horretan 200 euro murriztu behar da zerga oinarria, geroago izandako deskontu batengatik.

1. modalitatea: Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak 800 €-ko zerga-oinarria eta 168 €-ko kuota dituen faktura zuzentzaile bat egitea ekarriko luke. Faktura horretan adierazi beharko da «zerga oinarri zuzendua» 1.000 eurokoa dela eta «kuota zuzendua» 210 eurokoa. 

TicketBAI fitxategian informazio hau jaso beharko da:

  • Faktura zenbakia: Rx/202X
  • Faktura mota: R1
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» (1.000 €) eta «kuota zuzendua» (210 €).
  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, 968 €. 
  • BEZaren banakapena: «zerga oinarria» 800 €-koa da eta «kuota jasanarazia» 168 €-koa.

2. modalitatea: Bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak bi faktura egitea ekarriko luke:

Lehenengo fakturan, abonukoan, eremu eta gako hauek bete behar dira fitxategian:

  • Faktura zenbakia: 2/202X
  • Faktura mota: F1
  • BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa adieraziko da kontrako zeinuarekin, hau da, -1.000 €-ko «zerga oinarria» eta -210 €-ko «kuota jasanarazia».

Bigarren fakturan, zuzentzailean, eremu eta gako hauek beteko dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: Rx/202X
  • Faktura mota: R1 
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» eta «kuota zuzendua». Horietan 0 jarriko da.
  • Faktura zuzendua: adierazi behar da zer faktura zuzendu den. Gainera, gomendatzen da adieraztea zer fakturak daukan, ordezko faktura egin aurretik, zenbateko negatiboa. 

Kasu horretan, 1/202X eta 2/202X fakturak izango lirateke.

  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, 968 €. 
  • BEZaren banakapena: «zerga oinarria» 800 €-koa da eta «kuota jasanarazia» 168 €-koa.
     

2. adibidea: Zerga oinarria handitzea

3/202X faktura, zeinaren zerga oinarria 1.000 €-koa baita eta 210 €-ko kuota baitu du, zuzendu egin beharra dago. Zuzenketa horretan 200 euro handitu behar da zerga oinarria, zuzenbideko akats oinarridun baten ondorioz (BEZaren Legearen 80.Bis art.).

1. modalitatea: Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak 1.200 €-ko zerga-oinarria eta 252 €-ko kuota dituen faktura zuzentzaile bat egitea ekarriko luke. Faktura horretan adierazi beharko da «zerga oinarri zuzendua» 1.000 eurokoa dela eta «kuota zuzendua» 210 eurokoa.

TicketBAI fitxategian informazio hau jaso beharko da:

  • Faktura zenbakia: Rx/202X
  • Faktura mota: R1
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» (1.000 €) eta «kuota zuzendua» (210 €).
  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, 1.452 €. 
  • BEZaren banakapena: «zerga oinarria» 1.200 €-koa da eta «kuota jasanarazia» 252 €-koa.

2. modalitatea: Bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak bi faktura egitea ekarriko luke:

Lehenengo fakturan, eremu eta gako hauek bete behar dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: 4/202X
  • Faktura mota: F1
  • BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa adieraziko da kontrako zeinuarekin, hau da, -1.000 €-ko «zerga oinarria» edo -210 €-ko «kuota jasanarazia».

Bigarren fakturan, eremu eta gako hauek beteko dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: RX/202X
  • Faktura mota: R1
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» eta «kuota zuzendua». Horietan 0 jarriko da.
  • Faktura zuzendua: adierazi behar da zer faktura zuzendu den. Gainera, gomendatzen da adieraztea zer fakturak daukan, ordezko faktura egin aurretik, zenbateko negatiboa. 

Kasu horretan, 3/202X eta 4/202X fakturak izango lirateke.

  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, 1.452 €.
  • BEZaren banakapena: «zerga oinarria» 1.200 €-koa da eta «kuota jasanarazia» 252 €-koa. 
     

3. adibidea: Zerga oinarria murriztea, ordainketa ezagatik (BEZ Legearen 80.art.)

5/202X faktura, zeinaren zerga oinarria 1.000 eurokoa baita eta 210 euroko kuota baitu, zuzendu egingo da ordainketa ezagatik, eta kuota jasanarazia osorik ezabatuko da.

1. modalitatea: Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak 1.000 €-ko zerga oinarria eta 0 €-ko kuota dituen faktura zuzentzaile bat egitea ekarriko luke. Faktura horretan adierazi beharko da «zerga oinarri zuzendua» 1.000 eurokoa dela eta «kuota zuzendua» 210 eurokoa.

TicketBAI fitxategian informazio hau jaso beharko da:

  • Faktura zenbakia: RX/202X
  • Faktura mota: R3
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» (1.000 €) eta «kuota zuzendua» (210 €).
  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, 1.000 €. 
  • BEZaren banakapena: «zerga oinarria» 1.000 €-koa da eta «kuota jasanarazia» 0 €-koa.

2. modalitatea: Bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzailea

Ordezpenak bi faktura egitea ekarriko luke:

Lehenengo fakturan, eremu eta gako hauek bete behar dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: 6/202X
  • Faktura mota: F1
  • BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa adieraziko da kontrako zeinuarekin, hau da, -1.000 €-ko «zerga oinarria» edo -210 €-ko «kuota jasanarazia».

Bigarren fakturan, eremu eta gako hauek beteko dira TicketBAI fitxategian:

  • Faktura zenbakia: RX/202X
  • Faktura mota: R3 
  • Zuzenketa mota: S
  • Zuzenketaren zenbatekoa:  bi eremu gehiago beteko dira: «oinarri zuzendua» eta «kuota zuzendua». Horietan 0 jarriko da.
  • Faktura zuzendua: adierazi behar da zer faktura zuzendu den. Gainera, gomendatzen da adieraztea zer fakturak daukan, ordezko faktura egin aurretik, zenbateko negatiboa. 

Kasu horretan, 5/202X eta 6/202X fakturak izango lirateke.

  • Zenbateko osoa: amaierako zenbateko balioduna, hau da, 1.000 €. 
  • BEZaren banakapena: «zerga oinarria» 1.000 €-koa da eta «kuota jasanarazia» 0 €-koa.

19. Zehapen erregimena

  • Zer akzio edo omisio hartzen dira zerga arloko arau-haustetzat TicketBAIn?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI erabiltzen ez bada?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI fitxategiak manipulatzen badira?
  • Nola eman tiket edo faktura baten berri, QR-a okerra bada edo QR-rik ez badu?
  • Iruzur fiskaleko salaketen tratamendua

20. Faktura zuzentzaileak

  • Zer motatako faktura zuzentzaile daude?
  • Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da?
  • Zer eremu eduki behar dituzte faktura zuzentzaileen TicketBAI fitxategiek?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak ordezko faktura zuzentzaile bat («S»)?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak faktura zuzentzaile bat («S» mota), ordezten den faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Noiz betetzen dira «Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa» eremuak?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egin den faktura zuzentzailea («I» mota), zuzendutako faktura erroreekin jaso denean?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egiten den faktura zuzentzaile bat («I»), zuzendutako faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako oinarria» eremuan, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako kuota» eremuan, "Ordezko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi daiteke "Errekarguaren kuota zuzenduan”, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" eremuan?
  • Nola bete behar dira faktura zuzentzaileak, eragiketa bolumenaren ondorioz deskontuak edo hobariak aplikatu direnean?
  • Zertan bereizten dira faktura zuzentzailea eta TicketBAIren XML formatuko baliogabetze fitxategia?
  • Faktura bat baino gehiago dokumentu zuzentzaile bakar batean zuzentzen badira, nola identifikatzen ditu jaulkitzaileak faktura zuzenduak?
  • Zein ekitaldi eta epealdiri egozten zaizkio faktura zuzentzaileak?

21. Erroreen kudeaketa. Zuzendu eta Zuzendubai zerbitzuak

  • Nola kontsulta dezaket fitxategiak behar bezala jaulki diren eta errorerik edo oharrik duten?
  • Non kontsulta ditzaket harrerako eta kontsolidazioko erroreak eta haien deskribapena?
  • Zer egin behar dut jaso den fitxategiak oharren bat badu ? Nola zuzentzen dira oharrak?
  • Zer da Zuzendu Zerbitzua?
  • Zertan datza ZuzenduBAI Zerbitzua? Nola sartzen da zerbitzu horretara?
  • Zer informazio aldatu daiteke ZuzenduBAI erabiliz? Zer errore mota zuzendu daitezke ZuzenduBAI zerbitzua erabiliz?
  • Zer epe dago konponketa edo aldaketa fitxategia Zuzendu Zerbitzuarekin bidaltzeko?
  • Zer egin behar da fitxategi bat errefusatzen bada harrerako balioztapenak ez gainditzeagatik?
  • Zer egin behar da bidalitako fitxategia jaso bai baina kontsolidazioko erroreak baditu?
  • Zer esan nahi dute 5015, 5016, 5017 eta 5018 erroreek? Nola konpondu daitezke?
  • Zer esan nahi du 1153 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5040 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 008 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1168 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1104 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5007 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Nola islatzen da Gipuzkoataritik deskarga daitezkeen zerrendetan faktura batek kontsolidazio erroreak dituela, eta faktura hori Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzuaren bidez konpondu edo aldatu dela?
  • Faktura batean errore bat egiten bada, adibidez, kontzeptuan, zenbatekoan edo hartzailean, nahitaezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea, ala Zuzendu zerbitzuan zuzendu al daiteke?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu faktura zuzentzaile batek faktura zuzenduak kontsolidazio erroreren bat baldin badu (hau da, erroreekin jaso bada)?
  • Zein motatako faktura zuzentzaile erabili behar da ordeztutako fakturak kontsolidazio erroreren bat baldin badu?
  • Nola jaulki behar du jaulkitzaileak «I» motako faktura zuzentzaile bat (diferentziengatik) jatorrizko fakturak kontsolidazio erroreak baldin baditu?
  • Zer adierazi behar da XML fitxategiko "Oinarri zuzendua" eta "Kuota zuzendua" eremuetan jatorrizko faktura erroreekin jaso bada eta, beraz, fakturan adierazitako zenbatekoak ez badira kontuan hartzen zerga ondorioetarako?
  • Beharrezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea jatorrizko fakturak erroreren bat erregistratu badu TicketBAI fitxategian?
  • Posible al da faktura zuzentzaile bati buruzko informazio fitxategia jaulkitzea zuzendutako faktura TicketBAI sisteman ez badago? Eta fitxategia errefusatu bada?

22. Errentak esleitzen dituzten entitateak

  • Errentak esleitzeko araubidean dauden nortasun juridikorik gabeko entitateak (EEAEak) behartuta al daude TicketBAI obligaziora?
  • Zer gastu eta inbertsio dira kengarriak nortasun juridikorik gabeko entitateentzat, TicketBAI obligaziora egokitzeko garaian?
  • Nortasun juridikorik gabeko entitateek nola bete behar dute Kenkariback eredua?
  • Zein kasutan egon daitezke salbuetsita EEAEak TicketBAI obligaziotik?

23. Fakturen kontsulta

  • ¿Qué funcionalidades tiene la aplicación Consulta de Facturas?