Zer egin behar dut jaso den fitxategiak oharren bat badu ? Nola zuzentzen dira oharrak?

Gogoan izan jasotzen den fitxategiak oharrak dituenean, sistemak softwarera bidaltzen duen erantzun mezuan oharraren kodea adierazten dela.

Oharrak fitxategietan detektatzen diren gorabeherak dira. Gorabehera horiek, errore teknikoekin lotuak normalean, ez dute akatsik eragiten jasotako fitxategian, eta, beraz, fitxategi horiek zerga ondorioetarako kontabilizatzen dira, baina beharrezkoa da horiek eragiten dituen kausa aztertu eta zuzentzea, etorkizuneko bidalketetan berriro gerta ez daitezen.

Hurrengo taulan erakusten da zer ekintza egin behar den ohar kode bakoitza zuzentzeko:
 

OHARTARAZPEN MOTA

ALERTEN KUDEAKETARAKO EGIN BEHARREKO EKINTZAK

010

KATEATZE okerra

  • Aztarna berrikusi
  • Aurreko fakturaren Konponketa fitxategia bidali (errefusatua izateagatik)
  • Lehenengo faktura izateagatik ekintzarik EZ

* Zerga-betebeharrak egiaztatzeko espedientea irekitzea ekar dezake.

012

TicketBAI softwarearen ALTA-INSKRIPZIOA EZ da baliozkoa

Hornitzailearekin harremanetan jarri eta softwarea erregistratu etorkizuneko bidalketetarako

* Zerga-betebeharrak egiaztatzeko espedientea irekitzea ekar dezake.

013

GAILU IGORLEAREN ERREGISTROA onartzea falta da

Gailu igorlea Egoitza Elektroniko bitartez Eregistroan onartu.

* Gailua baimentzeko aurreikusitako hilabeteko epetik aurrera, zerga-betebeharrak egiaztatzeko espediente bat hasi ahal izango da, eta horrek, gainera, fitxategia EZABATUA egoerara aldatzea ekar lezake.

015

ZIURTAGIRI BIDALTZAILEA iraungita (hilabete baino gutxiago)

Hurrengo bidalketetarako ziurtagiria berritzea

* Iraungitze-datatik hilabete igaro ondoren, 001 balioztapenak baztertu egingo du

016

ZIURTAGIRI ZINATZAILEA iraungita (hilabete baino gutxiago)

Hurrengo bidalketetarako ZIURTAGIRIA BERRITZEA

* Iraungitze-datatik hilabete igaro ondoren, ZUZENDU bitartez zuzendu beharreko 008 balioztapen errore abisua izango da.

* Zerga-betebeharrak egiaztatzeko espedientea irekitzea ekar dezake.

4104

Jaulkitzailearen IFZ Gipuzkoan erregistratutako zergadun batena izan behar da

Gipuzkoako zergapekoa izanez gero, erroldan alta eman behar da.

* Dagokion zentsu-aitorpena aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera, zerga-betebeharrak egiaztatzeko espediente bat hasi ahal izango da, eta horrek, gainera, fitxategia EZABATUA egoerara aldatzea ekar lezake

5043

 

 

Bikoiztasunen bat ageri da zuzendutako edo ordeztutako faktura informatuetan.

 

Hurrengo bidalketetarako zuzendu behar da

 

19. Zehapen erregimena

  • Zer akzio edo omisio hartzen dira zerga arloko arau-haustetzat TicketBAIn?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI erabiltzen ez bada?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI fitxategiak manipulatzen badira?
  • Nola eman tiket edo faktura baten berri, QR-a okerra bada edo QR-rik ez badu?
  • Iruzur fiskaleko salaketen tratamendua

20. Faktura zuzentzaileak

  • Zer motatako faktura zuzentzaile daude?
  • Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da?
  • Zer eremu eduki behar dituzte faktura zuzentzaileen TicketBAI fitxategiek?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak ordezko faktura zuzentzaile bat («S»)?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak faktura zuzentzaile bat («S» mota), ordezten den faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Noiz betetzen dira «Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa» eremuak?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egin den faktura zuzentzailea («I» mota), zuzendutako faktura erroreekin jaso denean?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egiten den faktura zuzentzaile bat («I»), zuzendutako faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako oinarria» eremuan, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako kuota» eremuan, "Ordezko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi daiteke "Errekarguaren kuota zuzenduan”, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" eremuan?
  • Nola bete behar dira faktura zuzentzaileak, eragiketa bolumenaren ondorioz deskontuak edo hobariak aplikatu direnean?
  • Zertan bereizten dira faktura zuzentzailea eta TicketBAIren XML formatuko baliogabetze fitxategia?
  • Faktura bat baino gehiago dokumentu zuzentzaile bakar batean zuzentzen badira, nola identifikatzen ditu jaulkitzaileak faktura zuzenduak?
  • Zein ekitaldi eta epealdiri egozten zaizkio faktura zuzentzaileak?

21. Erroreen kudeaketa. Zuzendu eta Zuzendubai zerbitzuak

  • Nola kontsulta dezaket fitxategiak behar bezala jaulki diren eta errorerik edo oharrik duten?
  • Non kontsulta ditzaket harrerako eta kontsolidazioko erroreak eta haien deskribapena?
  • Zer egin behar dut jaso den fitxategiak oharren bat badu ? Nola zuzentzen dira oharrak?
  • Zer da Zuzendu Zerbitzua?
  • Zertan datza ZuzenduBAI Zerbitzua? Nola sartzen da zerbitzu horretara?
  • Zer informazio aldatu daiteke ZuzenduBAI erabiliz? Zer errore mota zuzendu daitezke ZuzenduBAI zerbitzua erabiliz?
  • Zer epe dago konponketa edo aldaketa fitxategia Zuzendu Zerbitzuarekin bidaltzeko?
  • Zer egin behar da fitxategi bat errefusatzen bada harrerako balioztapenak ez gainditzeagatik?
  • Zer egin behar da bidalitako fitxategia jaso bai baina kontsolidazioko erroreak baditu?
  • Zer esan nahi dute 5015, 5016, 5017 eta 5018 erroreek? Nola konpondu daitezke?
  • Zer esan nahi du 1153 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5040 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 008 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1168 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1104 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5007 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Nola islatzen da Gipuzkoataritik deskarga daitezkeen zerrendetan faktura batek kontsolidazio erroreak dituela, eta faktura hori Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzuaren bidez konpondu edo aldatu dela?
  • Faktura batean errore bat egiten bada, adibidez, kontzeptuan, zenbatekoan edo hartzailean, nahitaezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea, ala Zuzendu zerbitzuan zuzendu al daiteke?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu faktura zuzentzaile batek faktura zuzenduak kontsolidazio erroreren bat baldin badu (hau da, erroreekin jaso bada)?
  • Zein motatako faktura zuzentzaile erabili behar da ordeztutako fakturak kontsolidazio erroreren bat baldin badu?
  • Nola jaulki behar du jaulkitzaileak «I» motako faktura zuzentzaile bat (diferentziengatik) jatorrizko fakturak kontsolidazio erroreak baldin baditu?
  • Zer adierazi behar da XML fitxategiko "Oinarri zuzendua" eta "Kuota zuzendua" eremuetan jatorrizko faktura erroreekin jaso bada eta, beraz, fakturan adierazitako zenbatekoak ez badira kontuan hartzen zerga ondorioetarako?
  • Beharrezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea jatorrizko fakturak erroreren bat erregistratu badu TicketBAI fitxategian?
  • Posible al da faktura zuzentzaile bati buruzko informazio fitxategia jaulkitzea zuzendutako faktura TicketBAI sisteman ez badago? Eta fitxategia errefusatu bada?

22. Errentak esleitzen dituzten entitateak

  • Errentak esleitzeko araubidean dauden nortasun juridikorik gabeko entitateak (EEAEak) behartuta al daude TicketBAI obligaziora?
  • Zer gastu eta inbertsio dira kengarriak nortasun juridikorik gabeko entitateentzat, TicketBAI obligaziora egokitzeko garaian?
  • Nortasun juridikorik gabeko entitateek nola bete behar dute Kenkariback eredua?
  • Zein kasutan egon daitezke salbuetsita EEAEak TicketBAI obligaziotik?

23. Fakturen kontsulta

  • ¿Qué funcionalidades tiene la aplicación Consulta de Facturas?