Ordainketa gutunak datafono bidez kobratzeko zerbitzu berria
Herritarrek Arreta bulegoetan ordainketak egin ahal izango dituzte, banketxe batera joan beharrik izan gabe
- 620
Ogasun eta Finantza Departamentuak zerbitzu berri bat jarri du herritarren eskura Arreta bulegoetan: datafono bidez ordainketa gutunak kobratzea.
Zerbitzu horren bitartez, ez da beharrezkoa izango finantza entitate laguntzaile batera joatea edo Eusko Jaurlaritzaren pasabidea erabiltzea ordainketa jakin batzuk egiteko.
Ondorioz, Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) bulegoetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldeko edozein zorren kobrantza kudeatu daiteke, betiere ordaintzeko ordainketa-gutun bat jaulkitzea posible bada.
Horrela, besteak beste, honako tramiteak egin ahal izango dira: Errenta autolikidazioen ordainketa aurreratu, diru sarrera partzialak egin, zatikapen espedienteen kuotak ordaindu edo epe exekutiboan dauden zorrak pagatu. Baita Gipuzkoako Foru Aldundiko beste departamentu batzuei dagozkien diru-sarrerak egin ere.
Bulegoetan ordainketa sistema berri hau eskainiz, Departamentuak betebehar fiskalak erraztu nahi dizkie erabiltzaileei, leihatila bakar batean hainbat zerga izapide egiteko aukera ematen eta joan etorriak saihesten.