Pertsona fisikoen IFZ telematikoki eskatzea, Zergabidearen bitartez

Pertsona fisikoen IFZ Zergabidean idazki bidez eskatzeko aukera ahalbidetu da

.

Nortasun Agiria (NA) edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ) izatera behartuak ez dauden pertsona fisikoek, kasu zehatz batzuetan baldin badaude –14 urte baino gutxiago izan eta zerga egoitza Gipuzkoan izatea, edo atzerrian bizi diren herritar espainiarrak izatea, edo Espainiako nazionalitaterik ez duten herritarrak izatea–, eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte, Gipuzkoako Foru Ogasunari eskatu ahal izango diote Identifikazio Fiskaleko Zenbaki (IFZ) bat emateko. NA edo AIZ izatera behartuak dauden pertsona fisikoek Espainiako Poliziaren bulegoetara jo beharko dute horiek lortzeko.

Berritasun gisa, orain, Gipuzkoako Foru Ogasunari zuzendutako IFZ eskaera hori telematikoki egin ahal izango da, Zergabidean aurkeztutako idazki bidez; gainera, orain arte bezala, aurrez-aurre ere egin ahal izango da, Ogasun eta Finantza Departamentuaren edozein Herritarren Arretarako Bulegotan.

Informazio gehiago