Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan 2023ko martxoaren 31ra arte
Martxora arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %14,0 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %2,7 hazi direlako, eta itzulketak %40,8 jaitsi direlako. Zuzeneko zergak %0,1 gutxitu dira eta zeharkako zergak %48,9 handitu dira
- 2233
Martxora arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan atxikipenak, BEZa eta kapital higikorraren etekinen atxikipenak. Era berean, BEZaren itzulketak murriztea ere izan da bilakaera positibo horren arrazoia. Bestalde, martxora arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da ondare irabazien atxikipenen sarrerak jaitsi direla.
Informazio gehiago: Zerga-bilketa martxoa (PDF)