Atzealdea Errenta Etxebizitza alokairuaren tributazioa

Errenta Etxebizitza alokairuaren tributazioa

Argitaratze data: 2008/05/30

Kontsultak

Alokairuaren tributazioari buruzko zalantza bat azaltzea nahi nuke.

Gaur egun etxebizitza baten jabe naiz, A etxebizitza, demagun. B etxebizitza batera bizitzera joan nahi dut, urtean 20.000 euro kostatuko zaidana, eta A etxebizitza alokairuan eman nahi dut, urtean 10.000 euroko errenta emango didana. Nola tributatzen da kasu hau?

Erantzuna

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauko 89. artikuluak, ohiko etxebizitza errentan hartzearen kenkaria arautzen duenak, ondokoa ezartzen du:

“1. Zergaldian ohiko etxe­bizi­tza­ren alokairua ordain­tzen duten zergadunek zergaldian ordaindutako kopuruen %20ko kenkaria egin dezakete, gehienez urtean 1.600 euroraino.

Dena den, zergadunak 35 urtetik beherakoak badira edo familia ugariaren titularrak badira, aurreko paragrafoan jasotako kenkaria %25ekoa izango da, gehienez urtean 2.000 euroraino.

2. Kapitulu honetan jasotakoaren ondorioetarako, zerga sor­tzen den egunean dagoen egoerari begiratuko zaio, zergadunaren adina edo familia ugariaren titulartasuna zehazteko.

3. Batera tributa­tzea aukera­tzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak per­tsona bat baino gehiago badira, ­batzuk 35 urtetik beherakoak eta beste ­batzuk adin horretatik gorakoak, aurreko 1. apartatuaren bigarren paragrafoan ezarritako por­tzen­taje eta muga aplikatuko dira.

(…)”

Kenkariaren konfigurazio hau Foru Arau bereko 96. artikuluan xedatutakoarekin osatzen da. Ondokoa ezartzen du:

“Titulu honetan araututako kenkariak egingo badira, horiek justifika­tzen dituzten agiriak aurkeztu behar dira. Aipatu agiriek bete behar dituzte enpresari eta profesionalei dagozkien fakturak egin eta emateko arauetan exijitutako baldin­tzak.”

Aurrekoaren arabera, kenkaria aplikatzeko ezinbestekoa da aurretik errentamendu-kontratu bat egotea, izan ere, soilik irudi juridiko horretatik abiatuz planteatu daiteke kenkaria aplikatzea, baita alokairuen ordainketaren frogagiriak ere.

Bestalde, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauko 33. artikuluak ondokoa xedatzen du:

“1. Kapital higiezinaren etekin oso­tzat hartuko dira ondasun higiezin hiritar nahiz landatarrak edota horien gaineko eskubide errealak laga­tze­tik datozen etekinak, eta barne hartuta egongo dira ondasun horiek errentan edo azpierrentan ematetik edota erabil­tzeko edo goza­tzeko eskubide edo ahalmenak laga­tze­tik datozen etekin guztiak, horien izena edo izaera edozein izanik ere.

2. Etekin oso gisa konputatuko da erabil­tzeko edo goza­tzeko eskubidearen eraketaren errentari, azpierrentari, lagapen har­tzaile edo onuradunarengandik kon­tzeptu guztiak direla-eta jaso­tzen den zenbatekoa, barne hartuta, hala badagokio, higiezinarekin batera lagatako ondasun guztien zenbatekoa. Balio Eran­tsiaren gaineko Zerga kanpoan ­utziko da.

(…)”

Halaber, aipatu Foru Arauko 34. artikuluak ondokoa ezartzen du:

“Kapital higiezinaren etekin garbia kalkula­tzeko, ondorengo artikuluan aipa­tzen diren kontzeptuetan ­gutxitu behar dira etekin osoak.”

Eta Foru Arau bereko 35. artikuluak kapital higiezinaren etekinen kasuan gastu kenkaridunak eta hobaria arautzen ditu:

“1. Etxe­bizi­tze­tatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoi­tzeko lortutako etekin osoen %20ko hobaria aplikatuko da.

Era berean, kengarri­tzat hartuko da, bakar-bakarrik, etekinak sor­tzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera nahiz gozamen ahalmenak erosi, birgaitu edo hobe­tzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finan­tza­keta gastuak ere.

Hobariaren eta gastuaren baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoi­tze­rako, etekin garbi negatiborik.

Ulertuko da apartatu honetan sartuta daudela, bakar-bakarrik, Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeak 2. artikuluan etxe­bizi­tza errentamendu­tzat hartutakoetatik datozen etekinak.

2. Aurreko apartatuan sartu gabe dauden kapital higiezinaren etekinetan, etekin osoari gastu kenkaridun hauen zenbatekoa gutxi­tuko zaio:

a) Etekinak lor­tzeko beharrezko diren gastuak, barne sartuta etekinak sor­tzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera nahiz gozamen ahalmenak erosi, birgaitu edo hobe­tzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesak, eta gainerako finan­tza­keta gastuak ere bai.

b) Etekinen iturria diren ondasunak erabil­tze­agatik edo denbora igaro­tze­agatik horiek jasandako hondamenaren zenbatekoa, arauz zehazten diren baldin­tze­tan.

Erabilera edo gozamenerako eskubide edo ahalmenen titularitatetik datozen etekinen kasuan, ordaindutako eskurapen balioen dagokien zati propor­tzionala izango da kenkariduna, balio galera kon­tzep­tupean, arauz zehazten diren baldin­tze­tan.

Gastu kenkaridunen baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoi­tze­rako, etekin garbi negatiborik.”

Horrenbestez, zure jabetzakoa den etxebizitza hiri-errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 2. artikuluan xedatutakoaren arabera alokatzen baduzu, kapital higiezinaren etekin gisa aitortu beharko dituzu errentamenduarengatik jasotzen dituzun zenbatekoak eta etxebizitza hori eskuratzeko inbertitutako besteren kapitalen interesak kendu ahal izango dituzu eta jasotako etekin guztien gainean 100eko 20ko hobaria izango duzu.

Araudia

  • Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Araua: 89, 33, 34 eta 35. artikuluak.