TicketBAI Ataria
Atari berri honetan TicketBAIrekin lotutako aplikazio guztiak aurkituko dituzu
- 12555
TicketBAI Ataritik sarbidea izango duzu egoitza elektronikoan TicketBAIrekin lotuta dauden aplikazioetara, eta haiei lotutako tramite guztiak egin ahal izango dituzu. Nahikoa da identifikazio elektronikoa izatea (BakQ, ziurtagiri digitala…).
Besteak beste, honako sarbide hauek erabili daitezke:
- Sisteman jasotako fakturen kontsulta
- FakturaBAI, fakturak TicketBAI formatuan egiteko
- Gailuaren ziurtagiria erabiltzen baduzu, zure izenean fakturak bidaltzen dituzten gailuen kudeaketarako sarbidea izango da
- Komunikazioak eta jakinarazpenak.
- TicketBAIrekin lotutako idazkietarako sarbidea