TicketBAI - BEZaren 300 eredua
BEZaren 300 eredua prestatzeko laguntza zerbitzu berria
- 911

Laguntza zerbitzu berri bat sortu da Zergabidean 300 eredua prestatzeko. Zergadunek TicketBAI fitxategien bidez aurrez emandako datu fiskalak egozteko aukera ematen du.
2025eko lehen hiruhileko honetatik aurrera, BEZaren hiruhileko eredua prestatzeko garaian posible da dagokion likidazio aldiari egoztekoak diren datuak zuzenean ekartzea TicketBAI fitxategietan igorritako informaziotik abiatuta. Nahikoa da Zergabidean ageri den ereduan sartzea eta TicketBAItik datozen datuak egotzi nahi dituzula adieraztea.
Baliagarria izan daiteke "TICKETBAI BEZ 300 KALKULAGAILUA GIDA" dokumentuan jasotako informazioa, bertan jasotzen baitira zure TicketBAI fitxategiek emandako datuei aplikatu zaizkien arauak.