TicketBAI: FakturaBAI - BEZaren erregimen bereziko gako berriak
FakturaBAIN dagoeneko eskuragarri daude BEZaren erregimen bereziko gako berriak eta zerga ez lotzearen arrazoi berriak.
- 1753
BEZaren erregimen bereziko gako berriak:
• 08-Ekoizpen, Zerbitzu eta Inportazioaren gaineko Zergari / Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorrari lotutako eragiketak
• 17- IX. tituluko XI. kapituluan aurreikusitako araubideren bati atxikitako eragiketa (OSS eta IOSS)
• 54- Kanarietan, Ceutan eta Melillan kokatutako establezimendu iraunkorretatik egindako eragiketak.
Zerga ez lotzearen arrazoi berriak:
• VT- Ez lotua, hirugarrenen kontura egindako salmentak (BEZaren eta PFEZaren ondorioetarako konputagarria ez den zenbatekoa)
• IE- Lokalizazio-arauak direla-eta ZALen lotua ez dena, baina atzerriko zerga, IPS/IGIC edo EBko beste estatu kide bateko BEZa eragiten duena.
Halaber, funtzionalitate berriak sartu dira, hala nola, fakturen lerroen berrantolaketa edo ordejarrien kontsignazioa aldatzea.