TicketBAI: Kenkariaren epea luzatzea, TicketBAI betebeharra borondatez betetzea aurreratzeagatik
4/2021 Foru Dekretu-Araua, uztailaren 27koa, TicketBAI betebeharraren borondatezko ezarpena sustatzeko presazko zerga neurriei buruzkoa
- 3723
Foru Dekretu-Arau honen asmoa da, TicketBAI betebeharra borondatez aurreratzeagatik gehitutako TicketBAI kenkariaren epea luzatzea, orain arte 2021eko azaroaren 1ean ezarrita baitzegoen.
Horregatik aldatu dira bai TicketBAI obligazioa borondatez betetzea sustatzeko kenkaria eta bai txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkari areagotua. Horrela, haiek aplikatzeko eskubidea izango dute zergadunek, baldin eta beren borondatez aukeratzen badute TicketBAI obligazioa derrigorrezko data baino gutxienez hilabete bat lehenago betetzea.
Gainera, Foru Dekretu-Arau honen bidez, TicketBAI betebeharra salbuesteko kasua zabaldu nahi zaie Sozietateen gaineko Zergaren autolikidazioa aurkeztera behartuta ez dauden entitate partzialki salbuetsiei.