TicketBAI - Utilitate berriak fakturak kontsultatzeko aplikazioan
Bidalitako fakturak kudeatzea eta zuzentzea errazten dute, baita BEZaren aitorpenak egitea ere.
- 5221
Utilitate berriekin, errazago gertatzen da orain Foru Ogasunera bidalitako fakturen fitxategiak kudeatzea, akatsak dituzten fitxategiak zuzentzea eta BEZaren aitorpenak egitea.
KONTSULTA fitxan deskargarako hiru aukera sartu dira:
- Laburpen zerrenda: Foru Ogasunera bidali diren fitxategien oinarrizko informazioa jasotzen du, eta esaten digu fitxategiak akatsak dituen eta fakturak baliogabetu edo zuzendu diren.
- BEZarako zerrenda: BEZaren aitorpenak egiteko informazio baliagarria biltzen du.
- Erroredun fakturen zerrenda: akatsekin bidali diren fitxategiei buruzko informazio osoa jasotzen du.
Informazio gehiago: