TicketBAI – Prestakuntza materiala atal berria
Prestakuntza-materialaren atal berrian, hainbat material sartzen da, hala nola bideoak, gida azkarrak edo TicketBAIrako informazio garrantzitsua duten eskuliburuak.
- 2972
Prestakuntza materiala
Atal honetan azalpen-bideoak, gida azkarrak edota eskuliburuak aurkitu ahal izango dituzu, zeregin hauek modu erraz batean egin ahal izateko:
- TicketBAIrako sarrera: bideo honen edo gida bizkorraren bidez TicketBAI zer den ikus dezakezu laburki.
- FakturaBAI: erantsitako bideoa ikus dezakezu, FakturaBAI eskuliburua deskargatu edo FakturaBAI gida azkarra kontsultatu.
- BEZerako zerrenda: BEZaren aitorpenak egiteko informazio erabilgarria duen fitxategi bat nola sortzen den ikusteko bideoa eta gida azkarra.
Zalantzak edo kontsultak posta elektroniko honetara bidali ditzakezu: ticketbaikontsultak@gipuzkoa.eus
Informazio gehiago:
TicketBAI - Prestakuntza materiala - Ogasuna - Gipuzkoako Foru Aldundia (esteka)