TicketBAI borondatez ezartzeagatiko kenkaria aurreratzeko aukera
5/2021 Foru Dekretu-Araua, irailaren 7koa, TicketBAI obligazioa borondatez betetzea sustatzeko kenkarien aurrerakin likido bat ezartzen duena
- 5407
Foru Dekretu-Arau honen bitartez TicketBAIren borondatezko ezarpena sustatzeko kenkaria aurreratzeko aukera ematen zaie errenta, ez egoiliar eta sozietate zergako zergadunei.
TicketBAI sistemaren erabilera derrigorrezkoa izango da 2022ko urtarriletik aurrera. Zergadunek, bere jardueraren arabera, 2022 urtearen zehar sistema hau erabiltzen hasi beharko dute. Hori horrela, sistema ezartzeko inbertsioak 2021 edo 2022 urtetan egiten dituztenek ezingo dute kenkaria erabili 2022 eta 2023 urtera arte, eta urte horietan kenkarirako nahiko kuota edukiko ez balute denboran luzatu daiteke kenkarien erabilera.
Hau guztia saihesteko TicketBAI borondatezko epean erabiltzeko kenkarirako eskubidea duten zergadunek aurreko 4 urtetako aitorpenetan egotzi dezakete kenkaria eta horren itzulketa orain jaso. Horretarako KTB eredu berri bat argitaratuko da laster.
Eredu berri honen erabilera argitzeko ondorengo adibideak irakur ditzakezu:
- Adibide 1:
Julen Mendikute taberna baten jabe da Debako hondartzatik gertu. 2022ko maiatzaren 1ean TicketBAI faktura sistema erabiltzen hasi beharko du. 2021an horretarako prestatzen hasi da, tabernako kutxa erregistratzaileak moldatu behar izan ditu, eta behar duen software-a bereganatu. Guztira 1.200 euro behar izan ditu egokitze honetarako.
2020ko errenta aitorpenean ez zuen TicketBAI ezarpena sustatzeko kenkaririk erabili, izan ere, gastu eta inbertsioak 2021ean egin ditu. KTB ereduari esker orain eskatu dezake inbertsio eta gastu horiei dagokien kenkariaren itzulketa, 2022ko errenta kanpainaren zain egon gabe.
Kenkaria aurreratzeko zenbait datu jakin behar ditugu araudiak eskatzen dituen mugak kalkulatu eta kontutan hartzeko.
- Mugak kenkariaren oinarrian, bietatik txikiena:
- Muga orokorra: 5.000 euro.
- Muga aldakorra: 2019 ekitaldiko sarreren 1%, baina gutxienez 1.500 euro.
- Mugak KTB ereduan egiteko itzulketan:
- Ekitaldiko jarduera ekonomikoaren emaitza x urteko errenta aitorpenaren batezbesteko zerga tasa.
- Ekitaldiko kuota likidoa.
Datu hauek ezagututa Julenek KTB ereduan jaso dezaken itzulketa kalkulatuko dugu:
- Adibide 2:
Mariasun Larrartek Sorian bere ikasketak amaitu ondoren 2018tik Tolosan ari da fisioterapeuta gisa, eta hurrengo 2022ko martxoaren 1ean TicketBAI faktura sistema erabiltzen hasi beharko du. 2020an horretarako wifia jarri du bulegoan eta tableta eta ticket inprimagailua erosi ditu 1.700 euro ordainduta.
2020ko errentako aitorpenean TicketBAI ezartzeko kenkaria aplikatu zuen (30%). Orain ohartu da TicketBAI sistema 2022ko apirilaren 1a baino lehenago martxan jarrita kenkaria 60%ra igo daitekeela, eta hori lortu nahian 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera sistema berria erabiltzen hastea erabaki du.
Gainera, ez du zergatik 2021eko errenta aitorpena aurkeztera itxaron behar, 2020ko aitorpenean erabili ez zuen kenkaria 2020 ekitaldi bera, eta aurreko 3 urtetako aitorpenetan aplikatu dezake eta kopuru horren itzulketa zuzena lortu. Horretarako KTB eredua erabiliko du, Zergabidearen bitartez aurkeztu daitekeena.
Mariasunek, 2020an erabili ezin izan zuen kenkaria KTB ereduaren bitartez aurreko ekitaldietako errenta aitorpenei egotzi dizkie eta kopuru horien itzulketa orain jaso, honela, ez du itxaron beharko hurrengo urtetako aitorpenak aurkeztera TicketBAIren ezarpenerako kenkaria jasotzeko.