TicketBAI, software garatzaileentzako informazio-saioa
Software garatzaileei ZUZENDU zerbitzua informazio-saio batean aurkezteaz gain, beste zenbait gai ere jorratuko dira
- 3442
Estrategia Teknologikoko Zuzendariordetza Nagusitik informazio-saio batera gonbidatu nahi zaituztegu, foru-aldundiek ezarritako zerga-betebehar berriak betetzeko software bermatzaileak garatzen ari diren pertsona edo erakunde guztientzat.
Informazio-saio horretan honako gai hauek landuko dira:
- Rest ZUZENDU zerbitzu berria, zuzendu eta aldatzeko.
- Baliozkotze sinkronoen eta asinkronoen zerrenda.
- Kateatzearen gakoak.
- Akatsak eta abisuak saihesteko gomendioak.
- TicketBAI gakoak.
- Ziurtagiri elektronikoak.
Gure ustez, jorratuko diren gaiak interes handikoak dira bakoitzaren softwareak behar bezala garatzeko.
Parte hartu ahal izateko, mezu elektroniko bat bidali behar da ticketbaikontsultak@gipuzkoa.eus helbide elektronikora, eta gaian "Garatzaileei zuzendutako informazio-saioa" idatzi.
Mezuaren gorputzean parte hartzaileen izen-abizenak eta harremanetarako e-maila ere jarri iezazkiguzue.
Informazio-saioa uztailaren 29an, osteguna, 13:00etatik 14:30era Teamsen bidez egingo da. Inskripzioa bi egun lehenago itxiko da, eta hurrengo egunean esteka bidaliko da parte hartu ahal izateko.
Informazio gehiago: