TicketBAI - Utilitate berriak fakturak kontsultatzeko aplikazioan

Bidalitako fakturak kudeatzea eta zuzentzea errazten dute, baita BEZaren aitorpenak egitea ere.

TicketBAI

Utilitate berriekin, errazago gertatzen da orain Foru Ogasunera bidalitako fakturen fitxategiak kudeatzea, akatsak dituzten fitxategiak zuzentzea eta BEZaren aitorpenak egitea.
​​​KONTSULTA fitxan deskargarako hiru aukera sartu dira:

  1. Laburpen zerrenda: Foru Ogasunera bidali diren fitxategien oinarrizko informazioa jasotzen du, eta esaten digu fitxategiak akatsak dituen eta fakturak baliogabetu edo zuzendu diren.
  2. BEZarako zerrenda: BEZaren aitorpenak egiteko informazio baliagarria biltzen du.
  3. Erroredun fakturen zerrenda: akatsekin bidali diren fitxategiei buruzko informazio osoa jasotzen du.

Informazio gehiago: