Udalen eta mankomunitateen 2024 aurrekontuen onarpena
21/2003 Foru Arauak, Toki erakundeen aurrekontuei buruzkoak, 15.2. artikuluan agintzen duenez, aurrekontuak onartuta egon behar du indarrean izango den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen.
- 178
Bestalde, 16. artikuluak zehazten du aurrekontua indarrean sartuko dela, kapituluka laburtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
2024ko aurrekontuei dagokienez, bi udalek eta bi mankomunitatek argitaratu dituzte bereak, informazio ondorioetarako, 2024-01-01 baino lehen.
2024. urtean zehar, azaroaren 30 arte, 88 udalek eta 21 mankomunitatek argitaratu dituzte beren aurrekontuaren onarpenak (aurreko urtean 84 udalek eta 21 mankomunitatek).
Ondorengo taulan ikus daitezke udalen eta mankomunitateen 2023 eta 2024ko aurrekontuen argitalpen datak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Informazio gehigarria : 2023- 2024ko aurrekontuen onarpenak (PDF)