Udalen eta mankomunitateen 2024ko aurrekontuen onarpena

21/2003 Foru Arauak, Toki erakundeen aurrekontuei buruzkoak, 15.2. artikuluan agintzen duenez, aurrekontuak onartuta egon behar du indarrean izango den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen.

toki entitatea

Bestalde, 16. artikuluak zehazten du aurrekontua indarrean sartuko dela, kapituluka laburtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

2023ko aurrekontuei dagokienez, bi udalek eta bi mankomunitatek argitaratu dituzte bereak, informazio ondorioetarako, 2024-01-01 baino lehen.

2024. urtean zehar, maiatzaren 31 arte, 85 udalek eta 20 mankomunitatek argitaratu dituzte beren aurrekontuaren onarpenak (aurreko urtean 78 udalek eta 18 mankomunitatek).

Ondorengo taulan ikus daitezke udalen eta mankomunitateen 2023 eta 2024ko aurrekontuen argitalpen datak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Informazio gehigarria : 2023- 2024ko aurrekontuen onarpenak