Zer egin behar da bidalitako fitxategia jaso bai baina kontsolidazioko erroreak baditu?

Errorearen izaera aztertu behar da. Egin beharreko jarduera horren araberakoa izango da, taula honetan ikus daitekeen bezala:

JASOTA, ERRORE ABISUEKIN

ERRORE MOTA

KOD.

ERROREAREN ZUZENKETA

  • Errorea fakturan (EZ du betetzen Fakturazio Erregelamenduaren 6. edo 7. art.)
  • Zuzenbideko errore oinarriduna
  • Jasanarazitako kuota gaizki kalkulatu da
  • Zerga oinarria aldatzera behartzen duen egoera (BEZaren Legearen 80. artikuluko zirkunstantziak).

[…]

FAKTURA ZUZENTZAILEA bidaltzea

TicketBAI fitxategian informatu behar diren gainerako datuetatik ondorioztatutako erroreak

[…]

Aldaketa fitxategia bidaltzea ZUZENDU ALTA zerbitzuaren bidez.

Erabilitako softwareak uzten ez badu, faktura zuzentzailea bidaliko da.

Sinadura BALIOGABEA

008

Aldaketa fitxategia bidaltzea ZUZENDU ALTA zerbitzuaren bidez

 

  • Fakturazio erregelamenduaren arabera, faktura zuzentzaile baten bidez zuzendu behar diren elementuekin zer ikusia duen errore bat bada, faktura zuzentzaile bat egin beharko da, ordeztutako fakturak akatsak dituen ala ez kontuan hartu gabe. 
    Ordeztutako fakturak kontsolidazioko erroreak baditu, gomendatzen da faktura zuzentzailea ordezpen faktura bat izatea, eta «oinarri zuzendua» eta «kuota zuzendua» eremuetan 0 jarri beharko da.
  • Bestelako erroreen kasuan, Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzua erabiliz zuzendu ahal izango dira. Zuzendu zerbitzurik ezin bada erabili edo errorea ezin bada zuzendu ZuzenduBAI zerbitzuarekin, faktura zuzentzailea egin ahal izango da. Aurreko kasuan bezala, faktura zuzentzailea ordezpen faktura izatea gomendatzen da, eta «oinarri zuzendua» eta «kuota zuzendua» eremuetan 0 jarri beharko da.


1. adibidea: 5015 errorea eta 5016 errorea

TicketBAI fitxategian xehetasun lerroei buruzko informazio hau jaso da: 

Xehetasuna

Kantitatea

Zenbateko unitarioa:

Dtu €

Zenbateko osoa

1. produktua

1

1,36 €

0,00 €

1,36 €

2. produktua

1

1,09 €

0,00 €

1,09 €

3. produktua

1

1,35 €

0,00 €

1,35 €

 

Gainera, eragiketaren banakapenean fitxategiak zehazten du eragiketak zergari lotuta eta ez-salbuetsita daudela, honela:

Zerga oinarria

BEZa

2,45

% 10,00

0,25

1,35

% 4,00

0,05

Zenbateko osoa 4,10 € da.

Kontsolidazioko errore hauek identifikatu dira:

5015 errorea: Lerroetako zenbateko osoa ez dator bat adierazitako fakturaren zenbateko osoarekin

5016 errorea: Subjektua eta Salbuetsi gabea eremuetan adierazitako zenbatekoen batura ez dator bat xehetasun lerroetan jasotakoarekin. Balioztapen hau ez da aplikatuko erregimen gakoetako bat 03, 05, 06 edo 09 denean, Faktura zuzentzailea «I» motakoa denean edo Faktura mota R2 edo R3 denean

  • Errorea faktura zuzentzaile batekin zuzendu behar bada,  jasanarazitako kuota gaizki zehaztu delako esate baterako (eragiketak lotuta eta salbuetsita egon beharko lirateke), faktura zuzentzaile hori egin beharko da. 
    Gogoan izan: gomendatzen da faktura zuzentzaile hori ordezpen faktura bat izatea, eta bertan adierazi behar da oinarri eta kuota zuzenduak 0 € direla, zuzendu beharreko fakturak kontsolidazioko erroreak dituelako.
  • Lerroak ez badira ondo informatu (lerroaren zenbateko osoa ez da ongi adierazi, baina horrek ez dio eragiten ez banakapenei ez fakturaren zenbateko osoari), Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzuaren bidez zuzendu ahal izango da. Kasu horretan, ez litzateke islatuko «BEZaren zerrenda»ren Excel fitxategian. 


2. adibidea: 1153 errorea

TicketBAI fitxategian informazio hau jaso da hartzaileari buruz:

IDDestinatario: IFZ: A0000000A

Errore hau identifikatu da:

1153 errorea: Hartzailearen IFZk formatu okerra du.

Kasu honetan, errorea zuzentzeko faktura zuzentzaile bat egin beharko da, hala ezartzen baitu 15.2 artikuluan fakturazio obligazioak arautzen dituen Erregelamenduak, 8/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsiak. Honako hau dio zehazki: “1. Faktura zuzentzailea egin beharko da jatorrizko fakturak 6. edo 7. artikuluetan ezarritako baldintzetako bat betetzen ez duenean, (…)".

Faktura zuzentzaile horretan, “IDDestinatario” eremua bete beharko da, ordeztutako fakturan adierazitako IFZ jarriz.

Geroago, beste faktura bat egin beharko da eta bertan hartzailearen IFZ zuzena jarriko da.
 

19. Zehapen erregimena

  • Zer akzio edo omisio hartzen dira zerga arloko arau-haustetzat TicketBAIn?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI erabiltzen ez bada?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI fitxategiak manipulatzen badira?
  • Nola eman tiket edo faktura baten berri, QR-a okerra bada edo QR-rik ez badu?
  • Iruzur fiskaleko salaketen tratamendua

20. Faktura zuzentzaileak

  • Zer motatako faktura zuzentzaile daude?
  • Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da?
  • Zer eremu eduki behar dituzte faktura zuzentzaileen TicketBAI fitxategiek?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak ordezko faktura zuzentzaile bat («S»)?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak faktura zuzentzaile bat («S» mota), ordezten den faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Noiz betetzen dira «Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa» eremuak?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egin den faktura zuzentzailea («I» mota), zuzendutako faktura erroreekin jaso denean?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egiten den faktura zuzentzaile bat («I»), zuzendutako faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako oinarria» eremuan, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako kuota» eremuan, "Ordezko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi daiteke "Errekarguaren kuota zuzenduan”, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" eremuan?
  • Nola bete behar dira faktura zuzentzaileak, eragiketa bolumenaren ondorioz deskontuak edo hobariak aplikatu direnean?
  • Zertan bereizten dira faktura zuzentzailea eta TicketBAIren XML formatuko baliogabetze fitxategia?
  • Faktura bat baino gehiago dokumentu zuzentzaile bakar batean zuzentzen badira, nola identifikatzen ditu jaulkitzaileak faktura zuzenduak?
  • Zein ekitaldi eta epealdiri egozten zaizkio faktura zuzentzaileak?

21. Erroreen kudeaketa. Zuzendu eta Zuzendubai zerbitzuak

  • Nola kontsulta dezaket fitxategiak behar bezala jaulki diren eta errorerik edo oharrik duten?
  • Non kontsulta ditzaket harrerako eta kontsolidazioko erroreak eta haien deskribapena?
  • Zer egin behar dut jaso den fitxategiak oharren bat badu ? Nola zuzentzen dira oharrak?
  • Zer da Zuzendu Zerbitzua?
  • Zertan datza ZuzenduBAI Zerbitzua? Nola sartzen da zerbitzu horretara?
  • Zer informazio aldatu daiteke ZuzenduBAI erabiliz? Zer errore mota zuzendu daitezke ZuzenduBAI zerbitzua erabiliz?
  • Zer epe dago konponketa edo aldaketa fitxategia Zuzendu Zerbitzuarekin bidaltzeko?
  • Zer egin behar da fitxategi bat errefusatzen bada harrerako balioztapenak ez gainditzeagatik?
  • Zer egin behar da bidalitako fitxategia jaso bai baina kontsolidazioko erroreak baditu?
  • Zer esan nahi dute 5015, 5016, 5017 eta 5018 erroreek? Nola konpondu daitezke?
  • Zer esan nahi du 1153 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5040 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 008 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1168 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1104 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5007 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Nola islatzen da Gipuzkoataritik deskarga daitezkeen zerrendetan faktura batek kontsolidazio erroreak dituela, eta faktura hori Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzuaren bidez konpondu edo aldatu dela?
  • Faktura batean errore bat egiten bada, adibidez, kontzeptuan, zenbatekoan edo hartzailean, nahitaezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea, ala Zuzendu zerbitzuan zuzendu al daiteke?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu faktura zuzentzaile batek faktura zuzenduak kontsolidazio erroreren bat baldin badu (hau da, erroreekin jaso bada)?
  • Zein motatako faktura zuzentzaile erabili behar da ordeztutako fakturak kontsolidazio erroreren bat baldin badu?
  • Nola jaulki behar du jaulkitzaileak «I» motako faktura zuzentzaile bat (diferentziengatik) jatorrizko fakturak kontsolidazio erroreak baldin baditu?
  • Zer adierazi behar da XML fitxategiko "Oinarri zuzendua" eta "Kuota zuzendua" eremuetan jatorrizko faktura erroreekin jaso bada eta, beraz, fakturan adierazitako zenbatekoak ez badira kontuan hartzen zerga ondorioetarako?
  • Beharrezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea jatorrizko fakturak erroreren bat erregistratu badu TicketBAI fitxategian?
  • Posible al da faktura zuzentzaile bati buruzko informazio fitxategia jaulkitzea zuzendutako faktura TicketBAI sisteman ez badago? Eta fitxategia errefusatu bada?

22. Errentak esleitzen dituzten entitateak

  • Errentak esleitzeko araubidean dauden nortasun juridikorik gabeko entitateak (EEAEak) behartuta al daude TicketBAI obligaziora?
  • Zer gastu eta inbertsio dira kengarriak nortasun juridikorik gabeko entitateentzat, TicketBAI obligaziora egokitzeko garaian?
  • Nortasun juridikorik gabeko entitateek nola bete behar dute Kenkariback eredua?
  • Zein kasutan egon daitezke salbuetsita EEAEak TicketBAI obligaziotik?

23. Fakturen kontsulta

  • ¿Qué funcionalidades tiene la aplicación Consulta de Facturas?