Zer egin behar da fitxategi bat errefusatzen bada harrerako balioztapenak ez gainditzeagatik?

XML fitxategiak harrerako balioztapeneren bat gainditu ez duenean, fakturak atzera botatzen dira, eta horrek eragotzi egiten du Gipuzkoako Foru Aldundian sartzea.

Errefusatze horiek hainbat arrazoik eragiten dituzte, eta, beraz, modu desberdinean jokatu beharko da, gainditu ez duen balioztapenaren arabera.

Jarraian, fitxategia ez jasotzeko arrazoiak eta arazoa konpontzeko jarraitu beharreko ekintzak azaltzen dira:

errore zenbakia

Arrazoiaren edo errorearen deskribapena

soluzioa

001

Bidaltzailearen ziurtagiria okerra: errebokatua, ez-homologatua edo iraungia (hilabete baino gehiagoz).

TicketBAI bidaltzeko erabiltzen ari den ziurtagiriarekin arazoren bat dagoenean gertatzen da gaitzespen hori, ziurtagiri horren baliogabetzearekin, homologazioarekin edo iraungitzearekin lotuta. Kasu honetan, zure informatika-hornitzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, zure egoera argitzeko.

Nolanahi ere, fitxategia berriro bidali beharko da, ziurtagiri igorlea indarrean dagoela ziurtatuz. Ez da Zuzendu zerbitzua erabili behar.

002

Fitxategiak ez du betetzen XSD eskema.

Ez da onartzen bidalitako fitxategiak arau teknikoren bat betetzen ez duenean.

Zure sistemak sortutako fitxategia ez da ezabatu edo aldatu behar.

Zuzendu konpondu  zerbitzuaren bidez bidali beharko da faktura horri buruzko informazioa.

003

Fitxategiak ez du xehetasun lerrorik jasotzen.

Ez da onartu fakturaren xehetasun-lerroei buruzko informaziorik ez dagoelako, nahitaezkoa baita.

Zure sistemak sortutako fitxategia ez da ezabatu edo aldatu behar.

Zuzendu konpondu  zerbitzuaren bidez bidali beharko da faktura horri buruzko informazioa.

004

Derrigorrezko datua falta da edo datua okerra da (Faktura zenbakia [NumFactura] ez da hutsik egon behar, Fakturaren jaulkipen data [FechaExpedicionFactura] ez da gaurkoaren ondorengoa izan behar, Signature [Signature] eta Aurreko fakturaren zenbakia [NumFacturaAnterior], Aurreko fakturaren sinadura [SignatureValueFirmaFacturaAnterior] Aurreko faktura kateatzea [Encadena-mientoFacturaAnterior] eta TBAI lizentzia [LicenciaTBAI], elementuaz informatzen denean, bidal-tzailearen NIFa ez onargarria).

Ez da onartzen jaulkitako fakturaren zenbakia eman ez denean, edo kateamenduaren barruan aurrekoa edo sinaduraren datua eman ez denean, edo TBAI lizentzia eman ez denean, edo jaulkitzailearen IFZ oker sartu denean.

Zure sistemak sortutako fitxategia ez da ezabatu edo aldatu behar.

Zuzendu konpondu  zerbitzuaren bidez bidali beharko da faktura horri buruzko informazioa.

005

TicketBAI alta fitxategia lehenago jaso da.

TicketBAI alta duen fitxategi bat bidaltzen denean gertatzen da errefusatze hori; fitxategi hori aldez aurretik jaulki eta behar bezala erregistratu da. Beraz, fitxategia bikoizten ariko ginateke.

Errefusatze hori gertatzen bada, ez da ezer egin behar, eta akatsak jarraitzen badu, zure informatika-hornitzailearekin harremanetan jarri beharko duzu.

006

Jasotze zerbitzua ez dago erabilgarri. Egin berriro eragiketa geroago.

Harrera-sisteman izandako akats baten ondorio izan liteke; sistema informatikoak berak saiatu beharko luke geroago birbidaltzen. Hala ez bada, saiatu geroago bidaltzen. Ez da Zuzendu zerbitzua erabili behar.

007

Igorlearen ziurtagiria ez da baliozkoa fakturaren jaulkitzailearentzat.

Bidalketarako ziurtagiri egokirik erabili ez denean gertatzen da ukapen hori. Egiaztatu behar duzu fakturaren igorlean aldaketarik egon den eta igorleak bidalketa hori egiteko baimena duen. Berriro bidali beharko da, eta baztertzearen arrazoia zuzendu. Informatika-hornitzailearekin harremanetan jarri beharko duzu. Ez da Zuzendu zerbitzua erabili behar.

017

Mezuaren tamaina ez da zuzena: baimendutako tamaina gainditu da.

Bidalitako fitxategiaren tamaina handia denean edo gaizki bidali denean gertatzen da hori. Zure software-hornitzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, berriro errore bera sor ez dezan.

Zure sistemak sortutako fitxategia ez da ezabatu edo aldatu behar.

Zuzendu konpondu  zerbitzuaren bidez bidali beharko da faktura horri buruzko informazioa.

020

Konpondu nahi den TicketBAI alta fitxategiak ez du sisteman jasoa izan behar.

Zuzendu zuzenketako fitxategi bat bidaltzen denean gertatzen da errefusatze hori, aurretik fitxategi hori bidali denean; beraz, faktura bereko informazioa bikoiztu egiten da.

Errefusatze hori gertatzen bada, ez da ezer egin behar, eta akatsak jarraitzen badu, zure informatika-hornitzailearekin harremanetan jarri beharko duzu.

021

Aldatu nahi den fitxategiak sisteman jasoa izan behar du.

Zure softwarea TicketBAI alta duen fitxategi bat Zuzendu Aldatu zerbitzuarekin zuzentzen saiatzen ari zarenean eta fitxategi hori sisteman ez dagoenean gertatzen da. Informatika-hornitzailearekin harremanetan jarri beharko duzu.

 

Laburbilduz, honela jardungo da: 

a) Akatsa edo arrazoia ziurtagiriarekin lotuta badago, arrazoia 001 eta 007 bada, zuzendu egin beharko da eta fitxategia berriro bidali. Atzera botatzeko arrazoia 006 bada, fitxategia bidali besterik ez duzu egin behar. Zuzendu zerbitzua ez da erabili behar. 

b) Errorea fitxategiaren tamainarekin edo eskema-akatsekin (002, 003, 004 eta 017 akatsak) lotuta badago, Zuzendu konpondu zerbitzuaren bidez konpondu beharko dira, informazio zuzena duen konponketa-fitxategi bat bidaliz.

Bidalitako fitxategia behar beste aldiz zuzendu beharko da, harrerako balioztapenak ez gainditzeak ekarritako errefusak irauten duen bitartean. 

Errefusatzea dakarten akatsak edo arrazoiak ezin dira zuzendu ZuzenduBAI zerbitzuarekin.

Fitxategia onartutakoan, sistemak egiaztatuko du kontsolidazioko errorerik duen edo ez. 

Kontsolidazio -akats horiek ondoren konpondu beharko dira.


Adibidea: Harrerako erroreak. 

Altako fitxategi jakin bat errefusatu egiten da errore hau izateagatik: 

  • 001 errorea: Bidaltzailearen ziurtagiria okerra: errebokatua, ez-homologatua edo iraungia (hilabete baino gehiago). 

Zuzentzeko, fitxategia bidali beharko da berriro, igorlearen ziurtagiria balioduna dela eta indarrean dagoela ziurtatuz. 
Bigarren bidalketa horretan, sistemak jakinarazten du baztertu egin dela arrazoi edo errore honengatik: 

  • 002 errorea: Fitxategiak ez du betetzen XSD eskema. 

Bigarren arrazoi hori zuzentzeko, Konponketa-fitxategi bat bidali beharko da Zuzendu Konpondu  zerbitzuaren bidez.

19. Zehapen erregimena

  • Zer akzio edo omisio hartzen dira zerga arloko arau-haustetzat TicketBAIn?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI erabiltzen ez bada?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI fitxategiak manipulatzen badira?
  • Nola eman tiket edo faktura baten berri, QR-a okerra bada edo QR-rik ez badu?
  • Iruzur fiskaleko salaketen tratamendua

20. Faktura zuzentzaileak

  • Zer motatako faktura zuzentzaile daude?
  • Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da?
  • Zer eremu eduki behar dituzte faktura zuzentzaileen TicketBAI fitxategiek?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak ordezko faktura zuzentzaile bat («S»)?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak faktura zuzentzaile bat («S» mota), ordezten den faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Noiz betetzen dira «Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa» eremuak?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egin den faktura zuzentzailea («I» mota), zuzendutako faktura erroreekin jaso denean?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egiten den faktura zuzentzaile bat («I»), zuzendutako faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako oinarria» eremuan, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako kuota» eremuan, "Ordezko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi daiteke "Errekarguaren kuota zuzenduan”, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" eremuan?
  • Nola bete behar dira faktura zuzentzaileak, eragiketa bolumenaren ondorioz deskontuak edo hobariak aplikatu direnean?
  • Zertan bereizten dira faktura zuzentzailea eta TicketBAIren XML formatuko baliogabetze fitxategia?
  • Faktura bat baino gehiago dokumentu zuzentzaile bakar batean zuzentzen badira, nola identifikatzen ditu jaulkitzaileak faktura zuzenduak?
  • Zein ekitaldi eta epealdiri egozten zaizkio faktura zuzentzaileak?

21. Erroreen kudeaketa. Zuzendu eta Zuzendubai zerbitzuak

  • Nola kontsulta dezaket fitxategiak behar bezala jaulki diren eta errorerik edo oharrik duten?
  • Non kontsulta ditzaket harrerako eta kontsolidazioko erroreak eta haien deskribapena?
  • Zer egin behar dut jaso den fitxategiak oharren bat badu ? Nola zuzentzen dira oharrak?
  • Zer da Zuzendu Zerbitzua?
  • Zertan datza ZuzenduBAI Zerbitzua? Nola sartzen da zerbitzu horretara?
  • Zer informazio aldatu daiteke ZuzenduBAI erabiliz? Zer errore mota zuzendu daitezke ZuzenduBAI zerbitzua erabiliz?
  • Zer epe dago konponketa edo aldaketa fitxategia Zuzendu Zerbitzuarekin bidaltzeko?
  • Zer egin behar da fitxategi bat errefusatzen bada harrerako balioztapenak ez gainditzeagatik?
  • Zer egin behar da bidalitako fitxategia jaso bai baina kontsolidazioko erroreak baditu?
  • Zer esan nahi dute 5015, 5016, 5017 eta 5018 erroreek? Nola konpondu daitezke?
  • Zer esan nahi du 1153 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5040 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 008 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1168 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1104 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5007 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Nola islatzen da Gipuzkoataritik deskarga daitezkeen zerrendetan faktura batek kontsolidazio erroreak dituela, eta faktura hori Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzuaren bidez konpondu edo aldatu dela?
  • Faktura batean errore bat egiten bada, adibidez, kontzeptuan, zenbatekoan edo hartzailean, nahitaezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea, ala Zuzendu zerbitzuan zuzendu al daiteke?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu faktura zuzentzaile batek faktura zuzenduak kontsolidazio erroreren bat baldin badu (hau da, erroreekin jaso bada)?
  • Zein motatako faktura zuzentzaile erabili behar da ordeztutako fakturak kontsolidazio erroreren bat baldin badu?
  • Nola jaulki behar du jaulkitzaileak «I» motako faktura zuzentzaile bat (diferentziengatik) jatorrizko fakturak kontsolidazio erroreak baldin baditu?
  • Zer adierazi behar da XML fitxategiko "Oinarri zuzendua" eta "Kuota zuzendua" eremuetan jatorrizko faktura erroreekin jaso bada eta, beraz, fakturan adierazitako zenbatekoak ez badira kontuan hartzen zerga ondorioetarako?
  • Beharrezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea jatorrizko fakturak erroreren bat erregistratu badu TicketBAI fitxategian?
  • Posible al da faktura zuzentzaile bati buruzko informazio fitxategia jaulkitzea zuzendutako faktura TicketBAI sisteman ez badago? Eta fitxategia errefusatu bada?

22. Errentak esleitzen dituzten entitateak

  • Errentak esleitzeko araubidean dauden nortasun juridikorik gabeko entitateak (EEAEak) behartuta al daude TicketBAI obligaziora?
  • Zer gastu eta inbertsio dira kengarriak nortasun juridikorik gabeko entitateentzat, TicketBAI obligaziora egokitzeko garaian?
  • Nortasun juridikorik gabeko entitateek nola bete behar dute Kenkariback eredua?
  • Zein kasutan egon daitezke salbuetsita EEAEak TicketBAI obligaziotik?

23. Fakturen kontsulta

  • ¿Qué funcionalidades tiene la aplicación Consulta de Facturas?