Zer esan nahi dute 5015, 5016, 5017 eta 5018 erroreek? Nola konpondu daitezke?

Hona hemen erroreen deskribapena:

5015 Lerroetako zenbateko osoen baturak bat etorri behar du adierazitako fakturaren zenbateko osoarekin 

5016 Lotua eta Salbuetsi gabea banakapenean adierazitako zenbatekoen batura ez dator bat xehetasun lerroetan jasotakoarekin. Balioztapen hau ez da aplikatuko erregimen gakoetako bat 03, 05, 06 edo 09 denean, Faktura zuzentzailea «I» motakoa denean edo faktura mota R2 edo R3 denean

5017 Lotu gabea edo Salbuetsia  banakapenetan adierazitako zenbatekoak ez datoz bat xehetasun lerroetan jasotakoarekin. Balioztapen hau ez da aplikatuko erregimen gakoetako bat 03, 05, 06 edo 09 denean

5018 Lerroetako batean kalkulatutako BEZak bat etorri behar du onartutako tasa batekin.

5arekin hasten diren errore guztiek kontuan hartzen dute xehetasun lerroetako informazioa. Garrantzi handikoa da xehetasun lerroetan honako hauen berri ematea:

  1. "Zenbateko unitarioa" BEZik gabe
    aplikatu den "Deskontua", EUROTAN beti (ez %-tan) eta BEZik gabe
    lerroaren «Zenbatekoa osoa», BEZa barne
  2. Lerroetako informazioak koherentzia izan behar du Fakturaren banakapenean jarri denarekin
  3. Lerroen baturak bat etorri behar du fakturaren zenbateko osoarekin 

Gomendatzen da softwareak onartzen dituen dezimal guztiak betetzea, kontuan hartuta TicketBAI sistemak gehienez 8 dezimal onartzen dituela "Kantitatea" eta "Zenbateko unitarioa" eremuetan. Ez da komeni lerro gehigarriak erabiltzea biribiltzeko.
Maiz gerta daiteke errore horietako bi faktura berean agertzea. Hauek izaten dira arrazoi ohikoenak:

Deskribapena

Erroreak

Deskontuaren eremua oker bete da: BEZarekin edo ehunekotan eman da.

5016; 5018

Deskontuaren eremuaz gain, linearen zenbateko osoa ere informatu da gaizki: oker kalkulatu da, deskontuari buruzko datuekin.

5015; 5016

Zenbateko unitarioa gaizki bete da: BEZarekin eman da.

5016; 5018

Zenbateko unitarioaz gain, linearen zenbateko osoa ere informatu da gaizki.

5015; 5016

Lerroaren zenbateko osoa oker bete da: BEZik gabe informatu da

5015

 

5016 eta 5017 erroreak detektatze aldera, kalkulu batzuk egiten dira xehetasun lerroetan adierazitako datuekin, lerro bakoitzari dagokion zerga oinarria eta BEZ kuota ezagutzeko. Kalkulatutako zerga oinarri eta BEZ kuota horiek banakapenetan informatutakoekin alderatzen dira, emandako datuak zuzenak direla egiaztatzeko. Alderaketa hori 2 bloketan egiten da.

  • Alde batetik, BEZ kuota 0 eman duten datu kalkulatuak multzokatzen dira, eta BEZ kuota 0 duten edo kuotarik gabeak diren banakapen hauen baturekin alderatzen dira: % 0 tasa, Lotua eta salbuetsia, Salbuetsi gabea, eta SPIa duen eragiketa lotua. Bi blokeetako zenbatekoak desberdinak badira, 5017 errorea gertatzen da.
  • Bestalde batetik, BEZ kuota 0 eman ez duten datu kalkulatuak multzokatzen dira, eta 0 zerga tasarik ez duten «lotua eta salbuetsi gabea» banakapenen baturekin alderatzen dira. Aipatutako zifra ez den BEZ kuota bat dutenak dira horiek. Bi blokeetako zenbatekoak desberdinak badira, 5016 errorea gertatzen da. 
     

Faktura horiek zuzentzeko, bi aukera daude:

  • Faktura zuzentzailea egitea, zeina nahitaezkoa baita Fakturazio Erregelamenduak hala ezartzen duen kasuetan. Gogoan izan: gomendatzen da faktura zuzentzaile hori ordezpen faktura bat izatea, eta bertan adieraztea oinarri eta kuota zuzenduak 0 € direla, zuzendu beharreko fakturak kontsolidazio erroreak dituelako.
  • Zuzendu sistema erabiltzea:

    REST zerbitzuak.

    ZuzenduBAI: Gipuzkoatariko "Fakturen kontsulta" ataletik sartzen da. ZuzenduBAI erabiliz gero, gogoratu ezin dela ez fakturaren zenbateko osoa aldatu, ez banakapenak gehitu edo kendu, ez eta lerroak gehitu edo ezabatu ere; aldiz, aldagarriak dira honako eremuak: prezio unitarioa, deskontua, lerroaren zenbateko osoa, edo zerga oinarria, kuotaren zenbatekoa eta eremu bakoitzaren zenbateko osoa.

Errorea zuzendutakoan (dela Zuzendu sistemaren bidez, dela faktura zuzentzailearen bidez), egindakoa islatuta geratzen da Gipuzkoataritik deskarga daitezkeen zerrendetan. Informazio gehiago behar izanez gero, komeni da kontsultatzea jaulkitako fakturen fitxategiak kontsultatu eta deskargatzeko gida azkarra, webgunean eskuragarri dagoena, edo, bestela, dagokion galderan begiratzea.


Hurrengo adibidean erakusten diren xehetasun lerroak ez dira behar bezala bete. Izan ere, zenbateko osoa BEZik GABE adierazi da, BEZarekin behar zuenean, hau da:

Xehetasuna

Kantitatea

Zenbateko unitarioa

Zenbateko osoa

Informatua

Zuzena

1. produktua

1

10,36000000 €

10,36000000 €

11,39600000€

2. produktua

1

10,09000000 €

10,09000000 €

11,09900000 €

 

Onartzen bada jaulkitako eta bezeroari emandako faktura zuzena dela eta datu okerrak Zerga Administrazio honetara bidalitako XML fitxategian bakarrik agertzen direla, aldaketa hori Zuzendu edo ZuzenduBAI sistemaren bidez egin liteke. Bestela, faktura zuzentzaile bat egin beharko da (nahitaezkoa Fakturazio Erregelamenduak hala ezartzen duenean).

19. Zehapen erregimena

  • Zer akzio edo omisio hartzen dira zerga arloko arau-haustetzat TicketBAIn?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI erabiltzen ez bada?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI fitxategiak manipulatzen badira?
  • Nola eman tiket edo faktura baten berri, QR-a okerra bada edo QR-rik ez badu?
  • Iruzur fiskaleko salaketen tratamendua

20. Faktura zuzentzaileak

  • Zer motatako faktura zuzentzaile daude?
  • Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da?
  • Zer eremu eduki behar dituzte faktura zuzentzaileen TicketBAI fitxategiek?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak ordezko faktura zuzentzaile bat («S»)?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak faktura zuzentzaile bat («S» mota), ordezten den faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Noiz betetzen dira «Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa» eremuak?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egin den faktura zuzentzailea («I» mota), zuzendutako faktura erroreekin jaso denean?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egiten den faktura zuzentzaile bat («I»), zuzendutako faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako oinarria» eremuan, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako kuota» eremuan, "Ordezko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi daiteke "Errekarguaren kuota zuzenduan”, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" eremuan?
  • Nola bete behar dira faktura zuzentzaileak, eragiketa bolumenaren ondorioz deskontuak edo hobariak aplikatu direnean?
  • Zertan bereizten dira faktura zuzentzailea eta TicketBAIren XML formatuko baliogabetze fitxategia?
  • Faktura bat baino gehiago dokumentu zuzentzaile bakar batean zuzentzen badira, nola identifikatzen ditu jaulkitzaileak faktura zuzenduak?
  • Zein ekitaldi eta epealdiri egozten zaizkio faktura zuzentzaileak?

21. Erroreen kudeaketa. Zuzendu eta Zuzendubai zerbitzuak

  • Nola kontsulta dezaket fitxategiak behar bezala jaulki diren eta errorerik edo oharrik duten?
  • Non kontsulta ditzaket harrerako eta kontsolidazioko erroreak eta haien deskribapena?
  • Zer egin behar dut jaso den fitxategiak oharren bat badu ? Nola zuzentzen dira oharrak?
  • Zer da Zuzendu Zerbitzua?
  • Zertan datza ZuzenduBAI Zerbitzua? Nola sartzen da zerbitzu horretara?
  • Zer informazio aldatu daiteke ZuzenduBAI erabiliz? Zer errore mota zuzendu daitezke ZuzenduBAI zerbitzua erabiliz?
  • Zer epe dago konponketa edo aldaketa fitxategia Zuzendu Zerbitzuarekin bidaltzeko?
  • Zer egin behar da fitxategi bat errefusatzen bada harrerako balioztapenak ez gainditzeagatik?
  • Zer egin behar da bidalitako fitxategia jaso bai baina kontsolidazioko erroreak baditu?
  • Zer esan nahi dute 5015, 5016, 5017 eta 5018 erroreek? Nola konpondu daitezke?
  • Zer esan nahi du 1153 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5040 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 008 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1168 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1104 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5007 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Nola islatzen da Gipuzkoataritik deskarga daitezkeen zerrendetan faktura batek kontsolidazio erroreak dituela, eta faktura hori Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzuaren bidez konpondu edo aldatu dela?
  • Faktura batean errore bat egiten bada, adibidez, kontzeptuan, zenbatekoan edo hartzailean, nahitaezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea, ala Zuzendu zerbitzuan zuzendu al daiteke?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu faktura zuzentzaile batek faktura zuzenduak kontsolidazio erroreren bat baldin badu (hau da, erroreekin jaso bada)?
  • Zein motatako faktura zuzentzaile erabili behar da ordeztutako fakturak kontsolidazio erroreren bat baldin badu?
  • Nola jaulki behar du jaulkitzaileak «I» motako faktura zuzentzaile bat (diferentziengatik) jatorrizko fakturak kontsolidazio erroreak baldin baditu?
  • Zer adierazi behar da XML fitxategiko "Oinarri zuzendua" eta "Kuota zuzendua" eremuetan jatorrizko faktura erroreekin jaso bada eta, beraz, fakturan adierazitako zenbatekoak ez badira kontuan hartzen zerga ondorioetarako?
  • Beharrezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea jatorrizko fakturak erroreren bat erregistratu badu TicketBAI fitxategian?
  • Posible al da faktura zuzentzaile bati buruzko informazio fitxategia jaulkitzea zuzendutako faktura TicketBAI sisteman ez badago? Eta fitxategia errefusatu bada?

22. Errentak esleitzen dituzten entitateak

  • Errentak esleitzeko araubidean dauden nortasun juridikorik gabeko entitateak (EEAEak) behartuta al daude TicketBAI obligaziora?
  • Zer gastu eta inbertsio dira kengarriak nortasun juridikorik gabeko entitateentzat, TicketBAI obligaziora egokitzeko garaian?
  • Nortasun juridikorik gabeko entitateek nola bete behar dute Kenkariback eredua?
  • Zein kasutan egon daitezke salbuetsita EEAEak TicketBAI obligaziotik?

23. Fakturen kontsulta

  • ¿Qué funcionalidades tiene la aplicación Consulta de Facturas?