Zer motatako faktura zuzentzaile daude?

Faktura zuzentzaileak hiru motatakoak izan daitezke:

  • Faktura zuzentzailea, diferentziengatik: zuzenketaren zenbatekoa jasotzen du zuzenean, haren zeinua edozein dela ere.
  • Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea: zenbatekoak jasotzen ditu zuzenketa egin ondoren geratzen diren bezalaxe, eta zuzendutako fakturaren zenbatekoa ere adierazten du. Datu guztiak fakturra zuzentzaile bakar batean jasotzen dira.
  • Bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzailea: zenbatekoak jasotzen ditu zuzenketa egin ondoren geratzen diren bezalaxe, eta zuzendutakoaren zenbatekoa ere adierazten du. 

Bi faktura jaulkitzen dira:

  • Faktura arrunt bat, zuzendutako fakturaren zenbateko berberak kontrako zeinuarekin jasotzen dituena.
  • Bigarren faktura zuzentzaile bat, aurrekoa ordezten duena. Bigarren faktura zuzentzaile horretan, oinarrian eta kuotan eragiketaren behin betiko datuak adieraziko dira, eta zuzendutako oinarrian eta kuotan 0 jarriko da.

Erroreekin egindako fakturei dagokienez, jarraian zenbait pauta ematen ditugu akats horiek zuzentzeko, BEZaren zerrendak eta Zerga Administrazio honek eskura jartzen dituen zerbitzuak kaltetu gabe.

Hurrengo adibideetan, ikusgai jartzen ditugu faktura zuzentzaileen hiru modalitateak, eta fakturen kontsultatik deskarga daitekeen Excel fitxategian horiek nola bistaratzen diren ere erakusten dugu («BEZerako zerrenda"):

1. adibidea: Zerga oinarria murriztea

21, 23 eta 24 zenbakia duten TB-2023-F fakturak (1.000 euroko zerga oinarria eta 210 euroko kuota, guztietan), zuzendu egin behar dira. Zuzenketa horretan 200 euro murriztu behar da zerga oinarria, geroago izandako deskontu batengatik.

Zein modalitate aukeratzen den, eta informazioa modu desberdin batean bistaratuko da «BEZerako zerrenda» botoitik deskargatzen den Excelean; kasu guztietan, kalkuluak emaitza hau du: 800 euroko zerga oinarria da eta 168 euroko kuota. 

1. kasua: Faktura zuzentzailea, diferentziengatik

Zerga oinarriaren eta oinarri aldatuaren batura 800 €-koa da. Era berean, kuota jasanaraziaren eta kuota aldatuaren batura 168 €-koa da.

2. kasua: Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea


 

Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea bi lerrotan agertzen da: lehenengoan, azken zenbatekoa adierazten da (800 euroko oinarri aldatua eta 168 euroko BEZ aldatua), eta bigarrenean, zuzendutako oinarria eta kuota. Azken horien zenbatekoa bat dator jatorrizko fakturaren zenbatekoarekin, baina kontrako zeinua dute (1.000 euroko zerga oinarria eta 210 euroko kuota jasanarazia).

3. kasua: Bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzailea.

 

Kasu honetan, F1 motako bi faktura daude:  bata zeinu positiboarekin eta bestea zeinu negatiboarekin, zenbateko berberagatik. 

Faktura zuzentzaileak ere bi lerro hartzen ditu:  lehenengoan, azken zenbatekoa bistaratzen da, eta bigarrenean, zuzendu beharreko oinarria eta kuota (bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzaileen kasuan, aldatutako oinarria eta kuota jasanarazia 0 dira, lehenengo jaulkitakoak faktura ordeztuaren zenbatekoa murriztu baitu hura deuseztatu arte –25. zenbakia–).

2. adibidea: Faktura zuzentzailea, jatorrizko faktura erroreekin jaso denean.

28. zenbakia duen TB-2023-F faktura (1.000 €-ko zerga oinarria eta 0 €-ko kuota) erroreekin jaso da: adierazi da eragiketa salbuetsita dagoela Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Legearen 20. artikuluaren arabera eta, hala ere, fakturaren zenbateko osoa 1.210 €-koa dela jarri da). 

«BEZaren zerrenda» Excel fitxategian ondoren ageri den eran bistaratzen da (hondo gorriarekin, akatsak dituelako, eta ezein baliorik jarri gabe, ez baita konputatzen):

 

Faktura zuzentzailea errore hori zuzentzeko egiten da, eta, horretarako, kuota jasanarazia ezabatzen da.

Errorea zuzentzeko zein motatako faktura zuzentzaile aukeratzen den, eta informazioa modu desberdin batean bistaratuko da «BEZerako zerrenda» botoitik deskargatzen den Excelean. 

1. kasua: Faktura zuzentzailea, diferentziengatik

Faktura bat erroreekin jaso bada eta konputatu gabe badago, ez da gomendatzen faktura zuzentzaile bat egitea diferentziengatik; izan ere, diferentzia ezin denez kalkulatu oinarrizko zenbateko baten gainean, gerora egingo diren  likidazio zirriborroek erroreak izan ditzakete, eta zergadunek horiek zuzendu beharko dituzte likidazioa bidali aurretik.

2. kasua: Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea

«BEZaren zerrenda» excelean honela bistaratzen da:

 

Bigarren lerroan oinarri eta kuota zuzenak adierazten dira, eta hirugarren lerroan, berriz, adierazten da zuzendutako oinarria eta zuzendutako kuota 0 € direla, zuzendu beharreko fakturan (28 zenbakidunean) ez delako inolako baliorik erregistratu (28. faktura jaso da, baina erroreak ditu). 

Laburbilduz:

  • Jatorrizko faktura, 28 zenbakiduna, jaso egin da, baina erroreak dituenez, lerroan zuriune bat dago.
  • Beraz, faktura zuzentzailean, oinarri eta kuota zuzenduak 0 izango dira.

3. kasua: Bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzailea

Nahiz eta posible izan egiten den lehen faktura arruntak ordeztutako fakturaren kontrako zeinua edukitzea, aintzat hartuta ordeztutako fakturan jasotako zerga oinarria eta kuota ez direla konputatu (hau da, 0 balioa erregistratu dela), ordezko fakturak ere 0 balioa erregistratu beharko luke. 

Hitz gutxitan esanda, faktura zuzentzaile mota hau hautatuz gero, lehenago jaulkitakoak, hau da, zuzendutako fakturaren kontrako zeinua daukanak, jatorrizko fakturaren akatsak ere errepikatu beharko ditu.

Bigarren faktura, zuzentzailea, 2. kasukoaren berdina izango litzateke. 
 

18. Salbuesteko kasuak

  • Badira TBAI sistematik kanpora geratzen diren kasuak?
  • Erretirotik gertu dagoen pertsona bat naiz. TicketBAI derrigortasuna bete behar dut?
  • Langile bat partzialki kontratatu badut, salbuesteko eskubidea al dut?
  • Betebeharretik salbuesteko eskubidea izan dezaket 60 urte baino gutxiago izanda ere?
  • Baldintzak betetzen ditut, baina elkargoko kide izatea eskatzen duen jarduera batek egiten du jarduera.
  • Baldintzak betetzen ditut, baina jarduera pertsona juridiko baten bidez egiten dut.
  • Baldintza guztiak betetzen ditut, baina ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaintzen dut, eta ez PFEZa.
  • BEZaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian nago.
  • Jarduera ekonomikorik egiten ez duen pertsona fisikoa naiz.
  • Sozietateen gaineko zergaren 12. artikuluko entitate salbuetsiak.
  • Irabazi-asmorik gabeko entitateak.
  • Partzialki salbuetsitako entitateak.
  • Behartuta ez dagoen hartzaileak egitea fakturazioa.
  • Beharrezkoa al da interesdunak aldez aurretik eskatzea salbuespena?
  • Erregelamendu bidez erabakitzen diren salbuespenak.
  • Zer gertatzen da salmenta makina ez bada jarduera nagusia?

19. Zehapen erregimena

  • Zer akzio edo omisio hartzen dira zerga arloko arau-haustetzat TicketBAIn?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI erabiltzen ez bada?
  • Zer zehapen daude aurreikusita TicketBAI fitxategiak manipulatzen badira?
  • Nola eman tiket edo faktura baten berri, QR-a okerra bada edo QR-rik ez badu?
  • Iruzur fiskaleko salaketen tratamendua

20. Faktura zuzentzaileak

  • Zer motatako faktura zuzentzaile daude?
  • Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da?
  • Zer eremu eduki behar dituzte faktura zuzentzaileen TicketBAI fitxategiek?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak ordezko faktura zuzentzaile bat («S»)?
  • Nola bete behar du jaulkitzaileak faktura zuzentzaile bat («S» mota), ordezten den faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Noiz betetzen dira «Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa» eremuak?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egin den faktura zuzentzailea («I» mota), zuzendutako faktura erroreekin jaso denean?
  • Nola bidali behar du jaulkitzaileak diferentziengatik egiten den faktura zuzentzaile bat («I»), zuzendutako faktura faktura zuzentzaile bat denean?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako oinarria» eremuan, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi behar da «Zuzendutako kuota» eremuan, "Ordezko zuzenketaren zenbatekoa" blokearen barruan?
  • Zer adierazi daiteke "Errekarguaren kuota zuzenduan”, "Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa" eremuan?
  • Nola bete behar dira faktura zuzentzaileak, eragiketa bolumenaren ondorioz deskontuak edo hobariak aplikatu direnean?
  • Zertan bereizten dira faktura zuzentzailea eta TicketBAIren XML formatuko baliogabetze fitxategia?
  • Faktura bat baino gehiago dokumentu zuzentzaile bakar batean zuzentzen badira, nola identifikatzen ditu jaulkitzaileak faktura zuzenduak?
  • Zein ekitaldi eta epealdiri egozten zaizkio faktura zuzentzaileak?

21. Erroreen kudeaketa. Zuzendu eta Zuzendubai zerbitzuak

  • Nola kontsulta dezaket fitxategiak behar bezala jaulki diren eta errorerik edo oharrik duten?
  • Non kontsulta ditzaket harrerako eta kontsolidazioko erroreak eta haien deskribapena?
  • Zer egin behar dut jaso den fitxategiak oharren bat badu ? Nola zuzentzen dira oharrak?
  • Zer da Zuzendu Zerbitzua?
  • Zertan datza ZuzenduBAI Zerbitzua? Nola sartzen da zerbitzu horretara?
  • Zer informazio aldatu daiteke ZuzenduBAI erabiliz? Zer errore mota zuzendu daitezke ZuzenduBAI zerbitzua erabiliz?
  • Zer epe dago konponketa edo aldaketa fitxategia Zuzendu Zerbitzuarekin bidaltzeko?
  • Zer egin behar da fitxategi bat errefusatzen bada harrerako balioztapenak ez gainditzeagatik?
  • Zer egin behar da bidalitako fitxategia jaso bai baina kontsolidazioko erroreak baditu?
  • Zer esan nahi dute 5015, 5016, 5017 eta 5018 erroreek? Nola konpondu daitezke?
  • Zer esan nahi du 1153 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5040 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 008 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1168 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 1104 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Zer esan nahi du 5007 erroreak? Nola konpondu daiteke?
  • Nola islatzen da Gipuzkoataritik deskarga daitezkeen zerrendetan faktura batek kontsolidazio erroreak dituela, eta faktura hori Zuzendu edo ZuzenduBAI zerbitzuaren bidez konpondu edo aldatu dela?
  • Faktura batean errore bat egiten bada, adibidez, kontzeptuan, zenbatekoan edo hartzailean, nahitaezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea, ala Zuzendu zerbitzuan zuzendu al daiteke?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu faktura zuzentzaile batek faktura zuzenduak kontsolidazio erroreren bat baldin badu (hau da, erroreekin jaso bada)?
  • Zein motatako faktura zuzentzaile erabili behar da ordeztutako fakturak kontsolidazio erroreren bat baldin badu?
  • Nola jaulki behar du jaulkitzaileak «I» motako faktura zuzentzaile bat (diferentziengatik) jatorrizko fakturak kontsolidazio erroreak baldin baditu?
  • Zer adierazi behar da XML fitxategiko "Oinarri zuzendua" eta "Kuota zuzendua" eremuetan jatorrizko faktura erroreekin jaso bada eta, beraz, fakturan adierazitako zenbatekoak ez badira kontuan hartzen zerga ondorioetarako?
  • Beharrezkoa al da faktura zuzentzaile bat egitea jatorrizko fakturak erroreren bat erregistratu badu TicketBAI fitxategian?
  • Posible al da faktura zuzentzaile bati buruzko informazio fitxategia jaulkitzea zuzendutako faktura TicketBAI sisteman ez badago? Eta fitxategia errefusatu bada?

22. Errentak esleitzen dituzten entitateak

  • Errentak esleitzeko araubidean dauden nortasun juridikorik gabeko entitateak (EEAEak) behartuta al daude TicketBAI obligaziora?
  • Zer gastu eta inbertsio dira kengarriak nortasun juridikorik gabeko entitateentzat, TicketBAI obligaziora egokitzeko garaian?
  • Nortasun juridikorik gabeko entitateek nola bete behar dute Kenkariback eredua?
  • Zein kasutan egon daitezke salbuetsita EEAEak TicketBAI obligaziotik?

23. Fakturen kontsulta

  • ¿Qué funcionalidades tiene la aplicación Consulta de Facturas?