Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan 2024ko apirilaren 30era arte

Apirilera arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %6,9 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %5,7 hazi direlako, eta itzulketak %3,0. Zuzeneko zergak %17,7 handitu dira, zeharkako zergak %2,3 gutxitu dira eta Estatuarekiko doiketak %6,9 handitu dira.

dirua

Apirilera arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan atxikipenak, BEZa, kapital higikorraren etekinen atxikipenak eta ondare irabazien atxikipenak. Era berean, zerga bereziengatik Estatuarekin egiten diren doikuntzen ordainketak murriztea ere izan da bilakaera positibo horren arrazoia. Bestalde, apirilera arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar dira PFEZaren kuota diferentzialaren itzulketak handitu direla eta BEZaren lurraldeen arteko doikuntzen sarrerak jaitsi direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa apirila (PDF)