Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan 2024ko azaroaren 30era arte
Azarora arte, Gipuzkoan, zerga bilketa metatuak %1,1eko hazkundea izan du aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %5,1 hazi direlako, eta itzulketak %19,5. Zuzeneko zergak %1,4 handitu dira, zeharkako zergak %0,1 gutxitu eta Estatuarekiko doiketak %4,6 haunditu.
- 85
Azarora arteko zerga bilketaren bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan atxikipenak, ondare irabazien atxikipenak, aldundiak kudeatutako BEZa, kapital higikorraren etekinen atxikipenak eta sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala. Bestalde, azarora arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar dira BEZaren lurraldeen arteko doikuntzen sarrerak jaitsi direla, eta PFEZaren itzulketak handitu direla mutualistei buruzko ebazpenengatik.
Informazio gehiago: Zerga-bilketa azaroa (PDF)