Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan 2024ko irailaren 30era arte
Irailera arte, Gipuzkoan, zerga bilketa metatuak %2,1eko hazkundea izan du aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %5,1 hazi direlako, eta itzulketak %14,0. Zuzeneko zergak %2,1 handitu dira, zeharkako zergak %1,3 eta Estatuarekiko doiketak %6,3.
- 156
Mutualistei egindako itzulketaz gain, honako hauek nabarmendu behar dira:
Irailera arteko zerga bilketaren bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan atxikipenak, ondare irabazien atxikipenak, BEZa, kapital higikorraren etekinen atxikipenak eta sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala. Era berean, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentzialaren itzulketak murriztea ere izan da bilakaera positibo horren arrazoia. Bestalde, irailera arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da BEZaren lurraldeen arteko doikuntzen sarrerak jaitsi direla.
Informazio gehiago: Zerga-bilketa iraila (PDF)