Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan 2024ko urriaren 31ra arte
Urrira arte, Gipuzkoan, zerga bilketa metatuak %0,7ko hazkundea izan du aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %5,1 hazi direlako, eta itzulketak %19,5. Zuzeneko zergak %1,0 handitu dira, zeharkako zergak %0,8 gutxitu dira eta Estatuarekiko doiketak %4,6 haunditu.
- 112
Urrira arteko zerga bilketaren bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan atxikipenak, ondare irabazien atxikipenak, aldundiak kudeatutako BEZa, kapital higikorraren etekinen atxikipenak eta sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala. Bestalde, urrira arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da BEZaren lurraldeen arteko doikuntzen sarrerak jaitsi direla, eta PFEZaren itzulketak handitu direla mutualistei buruzko ebazpenengatik.
Informazio gehiago: Zerga-bilketa urria (PDF)