Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan martxoaren 31ra arte

Martxora arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %0,5 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %11,9 hazi direlako, eta itzulketak %97,9. Zuzeneko zergak %9,6 handitu dira eta zeharkako zergak %16,9 jaitsi dira.

Otsailera arte zerga-bilketa metatua %12,3 handitu zen, beraz aurreko urtearekiko bariazioa 11,8 puntu jaitsi da otsailetik matxora. Martxoan aipagarria izan da BEZaren itzulketen hazkundea, alde batetik, itzulketak aurreratu egin direlako, eta bestetik, itzulketen eskaerak handitu egin direlako.

Martxora arteko datuak bakarrik izanda, goizegi da oraindik urte bukaeran zerga-bilketak izango duen emaitza aurreikusteko: nazioarteko egoera nahasiak ekonomian eta, beraz, diru-bilketan izango duen eragina ikusteko dago; lurraldeen arteko eta Estatuarekin egiten diren doiketak falta dira; eta PFEZaren, sozietateen gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren kanpainak ez dira hasi.

Martxora arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: BEZa, ondare irabazien atxikipenak eta lan atxikipenak. Bestalde, martxora arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da BEZaren itzulketak nabarmen handitu direla.

Informazio gehiago: Zerga-bilketa martxoa (PDF)