Albisteak

• Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako diputatuek gaur aurkeztu dituzte berrikuspen fiskalaren testuan jasotako hobekuntza-proposamenak, besteak beste, etxebizitza eta kontziliazioari lotutakoak eta errenta aitorpena egiteko gutxienekoa 20.000 eurora igotzea proposatzen dutenak. • Hiru foru diputatuek elkarrizketarako eta erantzunkidetasunerako deia egin diete EH Bilduri, Alderdi Popularrari eta Elkarrekin Podemosi, herritarren ongizatearen eta gure enpresa sarearen etorkizunaren aldeko akordioa adosteko.

Gehiago irakurri

75/2025 Foru Agindua, otsailaren 11koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 66 bis artikuluko lehen eta bigarren apartatuetan eta 66 ter artikuluan kultura sustatzeko aurreikusten diren pizgarrien aplikazioari buruzko zenbait alderdi interpretatzen dituena.

Gehiago irakurri

Abenduko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2024an Gipuzkoako enpresen salmenta osoak +%0,7 igo dira, 2023. urtearekin alderatuta. Igoera hori, barruko salmenten +%1,7ko igoeraren ondorioa izan da; izan ere, esportazioak -%1,0 jaitsi dira.

Gehiago irakurri