Kanpainaren aurkezpena

Ongi etorri Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpena egiteko kanpainaren webgunera. Aitorpena azkarrago eta erosoago aurkezteko eskaintzen dizugu zerbitzu hau.

2023ko aitorpena 2024ko urtarrilaren lehen 31 egunen barruan aurkeztu behar da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbatean, igandean edo jaiegun batean egokituz gero, ondorengo egun baliodunean amaituko da. 2024ko urtarrilaren 31ean amaituko da aurkezpen epea.

Nork aurkeztu behar du?

  • Jarduerak BEZaren erregimen orokorrean egiten dituzten zergadunak: 390 eredua.
  • Jarduerak BEZaren erregimen erraztuan egiten dituzten zergadunak: 391 eredua.
  • Jarduerak BEZaren erregimen orokor eta erraztuan egiten dituzten zergadunak: 392 eredua.
  • BEZaren entitate taldearen erregimen berezia aplikatzen duten zergadunak: 393 - 353 ereduak.

Zer aitortzen da?

Urte osoko datuak aitortu behar dira. Urteko ereduak (390, 391 eta 392) ekitaldiko azken aitorpen-likidaziotzat ere hartzen da. Hori dela eta, ez da beharrezkoa abenduagatik BEZaren aitorpen-likidaziorik aurkeztea (320, 322 eta 330 ereduak), ezta 4. hiruhilekoagatik ere (300, 310 edo 370 ereduak).

Abenduko 353 aitorpen-likidazioan, urte osoari dagokion likidazioa aurkezten da.

Oharra: zigortuta dago epe barruan ez ordaintzea, nahiz eta ondorengo autolikidazio batean zergapekoek egoera erregularizatu zergaldia berariaz adierazi gabe. Hau da: baldin eta aurreko zergaldietan (aurreko hiruhilekoetan, kasu) sortutako ordainketak ondorengo zergaldi batean metatzen badira (adibidez: 4. hiruhilekoa likidatzeko egiten den urteko aitorpenean), Zergen Foru Arau Orokorrak 195. artikuluaren 7. apartatuan (PDF) jasotako zigorra jarriko da eta ez, ordea, Zergen Foru Arau Orokorrak 27. artikuluan (PDF) epez kanpo ordaintzeagatik jasotako errekargua.

Aitorpen-likidazioa epe barruan aurkezten ez bada zerga urraketa da, eta Zergen Foru Arau Orokorrak 202. artikuluan jasotako zigorra jarriko da.

Aurkezteko modalitateak

Beste datu interesgarri batzuk

Kanpaina honi buruzko informazio gehiago

2023ko kanpainako berrikuntzak
Gipuzkoako Foru Ogasunak atal berezi bat jarri du bere webgunean, zergadunei informatu eta BEZaren urteko ereduaren aurkezpena errazte aldera.

Itzulketen egoeraren kontsulta
ITZULTZEKO emaitza duten aitorpenen kasuan, zergadunak bere itzulketa nola dagoen kontsultatu ahal izango du.

BEZaren 2023ko moduluak
Zure jarduera ekonomikoari erregimen erraztua aplikagarri bazaio, atal honetan kontsultatu dezakezu zer modulu aplikatu.

Gerorapen eta zatikapen eskaerak
Telematikoki bidalitako aitorpenaren emaitza ordaintzera bada, gerorapen eskaera interneten bidez bideratu daiteke.

Araudia
Atal honetan, kanpainan ezagutu behar duzun araudia jasota dago.

Zerga kontsultak
Atal honetan, zerga araudia interpretatzeko irizpide administratiboak jasota daude.

Lotutako zergak (ereduak)