Covid-19 koronabirusaren inguruko informazioa

 

Herritarren arretarako bulegoak (hitzordua eskatuta)

Garrantzitsua:

  1. Departamentuaren bulegoetara etortzeko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko duzu.
  2. Bulegoetara etorri aurretik, gomendio hauek jarraitu.

Ordutegia

  • 08:30etik 14:00 aldez aurreko hitzorduarekin.

 

Informazio gehiago:

Zerga-arloko neurriak

PFEZ- Kenkaria jarduera ekonomikoetan izandako galerak konpentsatzeagatik (Carry Back)

Abenduaren 14ko 487/2020 Foru Aginduaren bitartez, jarduera ekonomikoetan izandako galerak konpentsatzeko kenkaria eskatzeko CBK eredua onartu da.

 

Jokoaren gaineko zerga:

Azaroaren 30eko 466/2020 Foru Aginduaren bitartez, makinen edo aparatu automatikoen bidezko jokoetan aplikatu beharreko kuota finkoak autolikidatzeko epeak aldatzen dira.

 

PFEZ - 2020ko hirugarren hiruhilekoaren ordainketa zatikatua egite koobligaziotik salbuestea

8/2020 Foru Dekretu-Araua, urriaren 13koa, Covid-19aren zenbait ondorio arintzeko presako neurri osagarriei buruzkoak bere 4. artikuluan jasotzen du jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek ez dutela Gipuzkoako Foru Ogasunean autolikidatu eta ordaindu beharko 2020ko hirugarren hiru-hilekoari dagokion ordainketa zatikatua.

Foru Dekretu-Arau honek beste neurri batzuk ere jasotzen ditu, PFEZtan adibidez COVID-19ak ekarritako osasun krisiaren ondorioz ematen diren zenbait laguntza eta prestazioen salbuestea; eta sozietate zerga eta OEZ-EJD neurri berriak

 

PFEZ - Kenkaria jarduera ekonomikoetan izandako galerak konpentsatzeagatik (Carry Back)

Maiatzaren 26ko 5/2020 Foru Dekretu-Arauak, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga neurriak ezartzen dituenak, 1. artikuluan dio 2019ko kuota likidoan aparteko kenkari bat aplikatu ahal izango dela, 2020an espero diren galerengatik, eta kenkari hori pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2019ko autolikidazioan bakarrik aplikatuko dela.

Kenkari hori aplikatzeko CBK eredua aurkeztu behar da

 

Ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) kanpaina 

2020. urteko OHZren kanpaina abuztuaren 1ean hasiko da, eta irailaren 15ean amaituko da.

 

Foru Dekretu-Araua, COVID-19aren osasun krisia dela eta zerga arloko neurri osagarriak ezartzen dituena.

Foru dekretu-arau honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudian aurreikusita dauden zenbat araubide eta onura fiskal eskuratzeko bete beharreko baldintzetako batzuk malgutzea, COVID-19ak eragindako osasun krisiagatik eratorritako egoeraren ondorioz.

Malgutze neurrien artean, besteak besteak sartzen da baldintza batzuen epeak luzatzea bai etxebizitzan berrinbertitzeko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kasuan, eta bai ondare elementuak saltzeagatik lortutako aparteko mozkinak berrinbertitzeko, sozietateen gaineko zergaren kasuan.

Egintza juridiko dokumentatuen modalitatean salbuespen bat arautzen da mailegu eta kreditu hipotekarioen nobazioetarako, eta makinak edo aparatu automatikoak ustiatuz egiten den jokoaren gaineko tributuaren kasuan aurreikusten da kuota finkoari hobari bat aplikatzea makinak ustiatu ezin izan diren denbora kontuan hartuta

 

Sozietateen kanpaina - Aurkezteko epeak

Gipuzkoako Foru Ogasunak erabaki du 2019ko sozietateen gaineko zergaren kanpainarako epe desberdinak ezartzea, zerga hori aurkeztera behartuta dauden entitateentzat:

1. epea:

  • Aurkezteko epea: 
    • 2020ko irailaren 1etik 25era.
  • Ordaintzeko epea:
    • 2020ko irailaren 28an.
  • Zein erakundeentzat?
    • Sozietate Zergaren 2/2014 Foru Arauaren (SZFA) 13. artikuluko enpresa mikro, txiki eta ertainentzat. 
    • SZFA 12.2 artikuluan aipatzen diren partzialki salbuetsitako entitateentzat. 
    • Mezenasgoarentzat onura fiskalen 3/2004 Foru Araura bildutako irabazi asmorik gabeko entitateentzat.
    • SZFAren 14. artikuluko ondare sozietateentzat.

Nolanahi ere, entitate horiek nahi badute, ondoren adierazitako epean aurkeztu ahal izango dute beren aitorpena, baina kasu horretan, ordaintzeko epea uztailaren 28an amaituko da.

2. epea: 

  • Aurkezteko epea: 
    • 2020ko uztailaren 1etik 27ra.
  • Ordaintzeko epea:
    • 2020ko uztailaren 28an.
  • Zein erakundeentzat?
    • Aurreko puntuan aipatzen ez diren gainontzeko entitateentzat.

 

Zerga izaerako hainbat neurri onartu dira, ondorengo araudian jasotakoak:

Dokumentu honek ohiko galderak (PDF), apirilaren 2ra eguneratuta, jasotzen ditu onartutako zerga neurriei buruz.

 

Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa):

0% tasa duten material sanitarioen JARRAIBIDEA (PDF) 2021eko maiatzaren 3ra eguneratua

Nola aurkeztu dokumentazioa paperezko euskarrian?

Departamentuarekin harreman elektronikoa izatera behartuta ez bazaude:

  • Bulego batera joan beharrik gabe:
    • Honako hauek aurkeztu ahal izango dituzu:
  • Bulego batera joan nahi baduzu: