Ongi etorri


Hemen gure departamentuari buruzko oinarrizko informazioa kontsulta dezakezu (nor garen, zer egiten dugun, non gauden,…)

Ogasun eta Finantza Departamentua Gipuzkoako Lurralde Historikoan zerga sistemaren araudiaz eta zergak kudeatzeaz arduratzen da, baita Foru Aldundiaren finantza sistemaren kudeaketaz ere. Bere egitura organiko eta funtzionala 10/2020 Foru Dekretuak arautzen du.

Ekonomia Itunaren Legearen arabera, Gipuzkoako zerga sistema osatzen duten zerga guztiak departamentu honek kudeatu eta biltzen ditu, beti kontuan izanik Euskadiko hiru lurralde historikoen arteko nahiz Estatuko gainerako zerga sistemekiko zerga koordinazioa, harmonizazioa eta lankidetzaren inguruko arauak.

Era berean, Ogasun eta Finantza Departamentuari dagokio eskualdatzen diren eskumen edota zerbitzuak baloratu, Europako Fondoak kudeatu, Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak egin, kudeatu eta horien jarraipena eta kontrola egitea, eta Tokiko eta Nazioz Gaindiko Erakundeei laguntza eta aholkularitza finantzarioa ematea.

Departamentuaren beste webguneetan bezala, hasiera orri honetan ere ikusgai dauzkazu Internet bidez erabili ditzakezun zerbitzu eta tramiteak.