Emakumeen eta gizonen berdintasuna


Emakumeen eta gizonen berdintasunerako III. Foru Plana, 2020-2023 epealdikoa (PDF) onartu zen eta haren helburua da emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna Gipuzkoako gizartean modu erreal eta efektiboan ezartzen laguntzea. Lan tresna bat baino ez da berdintasuna zeharkakotasunez tratatzeko, foru administrazioaren esparru guztietara zabaldu dadin.

Gainera, Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politiketan aurrera egin, horiek sendotu eta finkatzeko onartu zen 2/2015 Foru Araua, martxoaren 9koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako. Bera izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, foru esparruan berdintasunerako sortu den lehenengo tresna arauemailea. Denboran irauteko izaera du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduketak zuzendu behar dituzten printzipioak eta helburuak ezartzen ditu, horiek lortzeko esku-hartze ildo nagusiak zehaztu, eta guztia lortzeko barne antolaketa baldintza egokiak sortu.

Testuinguru honetan, txosten hauek prestatu dira:

Politika publikoak (aurrekontuak, araudiaren aldaketak,…) generoaren ikuspegitik aztertzeko txostenak

Gipuzkoako aurrekontu orokorren genero eragina ebaluatzeko txostenak:

Aurretiazko genero eraginaren txostenak:

Informazio estatistikoa emakumeen eta gizonen arabera