08:00 - 15:00 astelehenetik ostiralera

Arreta telefonikoa

 

943 113 000

 

Ordutegia

  • 08:00 - 15:00
  • Astelehenetik ostiralera
     

Errenta-kanpainako ordutegia luzatzea
(2024ko apirilaren 8tik uztailaren 1era)

Astelehenetik ostiralera:

  • 8:00etatik 15:00etara: mota guztietako kontsultak.
  • 15:00etatik 20:00etara: errentarekin lotutako kontsultak soilik.

Telefonia pertsonalizatua BakQ bidez    

Zure eskura jartzen dugu telefonia pertsonalizatuko zerbitzu berria, BakQ ziurtagiri elektronikoaren bitartez.

Sistema horren bidez, identifikazioa egin ondoren, gure Departamentuan zuri eta zure ordezkatuei (001 eta 001-L ereduetan inskribatutako ordezkaritza) buruz dagoen informazio konfidentziala eskuratu ahal izango duzu. Horrela, informazio zehatzagoa eta zabalagoa eskaini ahal dizugu, eta horrek, ziur aski, erraztuko digu zure deiari eraginkortasun handiagoz erantzutea, gure bulegoetara bertaratu beharrik gabe.

Zerbitzu horretan sartzeko, BakQ (Izenpek ematen duen ziurtagiri elektronikoa) eduki beharko duzu. Identifikazioak bi pauso erraz baino ez ditu behar.

Nola funtzionatzen du

  1. Telefono bidezko autentifikazioa egiteko, zure NANaren edo AIZaren (atzerritarraren identifikazio zenbakia) zenbakizko karaktereak sartu behar dituzu.
  2. Ondoren, zure BakQari lotutako telefono mugikorrean jasoko duzun SMSaren lau digituak sartu beharko dituzu.


Identifikazioa behar bezala egiten baduzu, deia telefonia pertsonalizatuko zerbitzura sartuko da. Bestela, datu konfidentzialik eman gabe erantzungo dugu zure deia.

  • Zerbitzu honek BakQ duten pertsona fisikoak bakarrik identifikatzen ditu.
  • Finkatu ondoren, zerbitzu berria zerga kudeaketako profesionalen kolektibora zabalduko da, bezeroen informazio konfidentziala kontsultatu ahal izan dezaten.
     

Zerbitzuen katalogoa

Arreta telefonikoari lotutako zerbitzu guztietatik, hona hemen erabilienak:


Zerga kontsultei buruzko informazioa: zergak, aitorpenak aurkezteko epeak, zigorrak, laguntza programak jaisteko laguntza eta abar.

Kexa edo iradokizunak jasotzea eta euren egoeraren kontsultak.

Iruzur fiskaleko salaketak jasotzea eta kontsultatzea.

  • Komunikazioak eta jakinarazpenak

Bidalitako komunikazioen eta jakinarazpenen sistemari buruzko informazioa, jakinarazpen elektronikoak barne.

Departamentuak bidalitako eta posta zerbitzuak itzuli dituen komunikazioak eta jakinarazpenak eskuratzeari buruzko informazioa.

Zerga ziurtagiriak kontsultatu, eskatu eta bidali.

  • Identifikazioa eta sinadura elektronikoa

eta Gipuzkoataritik izapide elektronikoak egiteko autentifikazio sistemei buruzko kontsultak.

Gerorapen eta zatikapenei buruzko informazioa (eskaerak, epeak, baldintza osagarriak…)

Informazioa: ordezkaritza motak, eskaera moduak eta baldintzak.

Egiteko dauden itzulketen egoerari buruzko informazioa. Egungo egoerari, egindako tramiteei eta egiteko dauden tramiteei buruz informatuko da. Horretarako, nortasun agiria, zenbatekoa, zerga eta ekitaldia adierazi beharko da.

Europar Batasuneko estatu bateko enpresari edo profesional baten balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikazio fiskaleko zenbakiaren egiaztapena (IFZ-BEZ), batasun barruko eragiketei dagokienez.

Eskabidea eta, hala badagokio, posta arruntez bidalketa titularraren helbidera.

Ibilgailu eta urontzi erabilien batez besteko prezioen informazioa, eta haien antzinatasunaren araberako balio galerari buruzko informazioa.


Zerbitzu hauek ematen dira behin deitzailea IZENPEren BakQ ziurtagiri elektronikoaren bidez identifikatu ondoren.

Informazioa interesdunak nahiz behar bezala erregistratutako bere ordezkariak eskatu ahal izango du.

Aurreko zerbitzuez gain, beste hauek ere emango dira:

  • Komunikazioak eta jakinarazpenak

Bidalitako komunikazio eta jakinarazpenei buruzko informazioa, jakinarazpen elektronikoak barne.

Aurkeztutako aitorpenei buruzko informazioa.

JEZaren egoerari buruzko informazioa (egindako jarduera edo jarduerak, altaren data, jardueraren helbidea…).

030 eredua. Zergadun baten datu pertsonalei eta harremanetarako datuei buruzko informazioa.

036 eredua. Enpresarien eta profesionalen erroldari buruzko informazioa (alta data, zerga egoera, erregimena...)

Gerorapen eta zatikapen espedienteen kontsulta.

Zorren ordainagiriei eta helbideratzeei buruzko informazioa.

Kontraste daturik gabe, aurkeztutako aitorpenei dagokienez egiteko dauden itzulketen egoerari buruzko informazioa.

Gipuzkoako Foru Ogasunari ordaintzeko dauden zorrei buruzko informazioa, ordainketa gutunak bidaltzeko aukera emanda.

Zergadun baten finka hiritarren zerrendari buruzko informazioa.

Zergadun baten finka landatarren zerrendari buruzko informazioa.

 


Autolikidazio proposamenen onarpena. Honako hauek aldatzeko aukera ematen da: helbideratze kontu korrontea, hizkuntza, esleipen kuota, ordainketa zatikatua eta beste kontzeptu batzuk.

Errenta mekanizatuko autolikidazioa aurkezteko aurretiazko hitzordua hartu, eta hitzordu hori aldatu eta bertan behera utzi.

  • Errentako zerga kontsultak

Errentari buruzko zerga kontsultak erantzutea.