Herritarren arretarako bulegoak:

informazioa eta gomendioak

 


Ikusi gure bulegoen kokalekua, ordutegia eta gure zerbitzuen katalogoa web orri honetan: departamentuaren bulegoak.


Bulegoetara etorri aurretik, gomendio hauek eskaintzen dizkizugu:

  • Garrantzitsua da dokumentazio zuzena aurkeztea. Horretarako, egin nahi duzun tramiteari buruzko informazio konkretua begiratu dezakezu web orri honetan, edo 943 113 000 zenbakira deitu dezakezu.

  • Indarrean dagoen NAN ekarri behar da beti.

  • Idazki bat gure erregistroan aurkeztu nahi baduzu, zure esku formulario hau jartzen dugu.

Jarraian, tramite batzuetarako informazio xehea ematen dugu, pausoz pauso azalduta, eta, gure bulegoetara etorri nahi ez baduzu, gestioak egiteko dituzun alternatibak eskaintzen dizkizugu.

Gure bulegoetan bakarrik egin daitezkeen tramiteak

 

Bazenekien ondoko gestioak telefonoz edo internetez egin ditzakezula identifikazio elektronikorik izan gabe?

 

Internet bidez egin ditzakezun tramiteak, identifikazio elektronikoa baduzu

Aurreko ataleko gestio guztiez gain, adibidez, momentuan ziurtagiriak eta informazio fiskala lortu.

Zergabidea plataformaren bidez…

  • Alta eta baja eman jarduera ekonomikoen gaineko zergan (840 eredua)
  • Alta eman gure datu basean edota datu pertsonalak aldatu (030 eredua)
  • Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren autolikidazioak aurkeztu, kasu hauetan izan ezik: zerga egitatea eskritura publikoan dokumentatu denean, edo usufruktua amaitzen denean, edo ibilgailu bat eskuratzen denean.
  • Zerga eredu jakin batzuk aurkeztu.
  • Idazkiak aurkeztu: eskaerak, alegazioak, erantzunak, errekurtsoak…
     

Gipuzkoataria atariaren bidez…

Telefonoz egin daitezkeen tramiteak, identifikazio elektronikoa izanez gero