Zerga aitorpen puntualak aurkezteko entitate profesional laguntzaileak


Erakunde profesional laguntzaileen bitartez aurkez eta ordain daitezke noizbehinkako zerga-eredu jakin batzuk, hirugarren pertsonen izenean.

Horretarako Ogasun eta Finantza Departamentuak gizarte-lankidetza hitzarmena sinatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialarekin.

Horrela, hitzarmenetara atxikitako elkargokideek edo elkartekideek telematikoki aurkez ditzakete zerga-ereduak hirugarrenen izenean, baldin eta beraien baimena badute. 

Gaur egun, bide horren bidez 565 Eredua (matrikulazioak) aurkez daiteke.

Era berean, zerga-kudeaketako profesional orok, hitzarmenik behar izan gabe, esteka honetan zehazten diren ereduak telematikoki aurkeztu beharko ditu: Zerga kudeaketa eta aholkularitzako profesionalak - Ogasuna - Gipuzkoako Foru Aldundia

Dokumentazioa: