718 Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zerga

Hemen aurkezten diren datuak 2023. urteko Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zergaren aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2024. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zerga zergadun hauei aplikatuko zaie:

a) Obligazio pertsonalarengatik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren zergadun diren pertsona fisikoei. Haien ondare garbi osoagatik exijituko zaie zerga, zergapetu beharreko ondare elementuak zein lurraldetan dauden kontuan hartu gabe.

b) Obligazio errealagatik, lurralde espainiarrean egoiliar ez diren pertsona fisikoei, lurralde espainiarrean kokatutako ondasun eta eskubideen titular direnean, baldin eta, ondasun eta eskubide horien baliorik handiena euskal lurraldean egonik, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutakoen balioa beste lurralde historikoetako bakoitzean kokatutakoena baino handiagoa bada.

c) Lurralde espainiarrean egoiliar ez diren pertsona fisikoei, azken egoitza Gipuzkoan izan dutenean, baldin eta Gipuzkoan tributatzea hautatzen badute obligazio pertsonalaren arabera. Gipuzkoako egoiliar izateari uzten zaion lehenengo ekitaldian autolikidazioa aurkeztuz egin beharko da hautua.

d) Espainiako estatuak atzerrian dituen ordezkari eta funtzionarioei zein atzerriko organismo, erakunde edo estatuek Espainian dituztenei. Horiek betebehar pertsonalagatik zein errealagatik geratuko dira zerga honi lotuta, Gipuzkoako Lurralde Historikoko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauak zergadun horientzat xedatutakoari jarraituz.

Zergadunak behartuta daude zerga honen autolikidazioa aurkeztera autolikidazioaren emaitza ordaintzekoa denean.

Zer aitortzen da?

Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zerga zuzeneko tributu bat da, izaera pertsonalekoa, ondarearen gaineko zergarekiko izaera osagarria duena eta zergadunen 3.000.000 eurotik gorako ondare garbia zergapetzen duena. Zerga honen ondorioetarako, abenduaren 31n zergadunaren titulartasunpean dauden ondasun eta eskubide ekonomiko guztiek eratzen dute haren ondare garbia, ondasun eta eskubideen balioa murrizten duten zama eta kargekin gutxituta eta zergadunak aurre egin beharreko zorrak eta obligazio pertsonalak kenduta.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet (partikularrak eta ordezkari profesionalak)

Aurkezteko epea

Aitorpena aurkezteko epea 2024ko apirilaren 11an hasi eta urte horretako uztailaren 1ean amaituko da.

Laguntza programa

Behin betiko laguntza programa 2024/04/05tik aurrera izango da eskuratzeko moduan.

Hautatu laguntza programa:

Alderdi nagusiak

Gidaliburua

Araudia

Lotutako ereduak