Kanpainaren sarrera

    

Gidak eta bideoak

Modalitatea: proposamena

Bideotutoriala, proposamena internet bidez onartzeko, emaitza aldatu eta gero.
Proposamena onartzen da haren emaitzan errentamendu bat eta ohiko etxebizitza alokatzeagatik araututako kenkaria sartu eta gero.

Internet modalitatea

Errenta aitorpenaren aurkezpena ZergaBidean, BakQ edo ziurtagiririk gabe (PDF).
Erabiltzaile indartsu batekin (BakQ edo ziurtagiria erabiliz) informazio fiskala deskarga daiteke eta errenta eta ondare aitorpenak internet bidez aurkez daitezke. Erabiltzaile ahul bat erabiliz, errenta aitorpena aurkeztu daiteke. Gida honetan azaltzen da nola eskuratu erabiltzaile ahul bat eta nola aurkeztu harekin aitorpena.

Errenta aitorpena internet bidez eta ZergaBidea erabiliz aurkezteko gida osoa (PDF).
Errenta aitorpenaren aurkezpen osoa bi erabiltzaileentzat: indartsua (BakQ edo ziurtagiria) eta ahula.

Ezkontidea edo hirugarren pertsona baten errenta aitorpena internet bidez  aurkezteko gida (PDF).
Hirugarren pertsonen errenta aitorpenak erabiltzaile indartsu edo ahularekin aurkezteko aukeren eskema.

BakQ kodea lortzeko gida.
Zer da, zertarako balio du eta nola lortzen da BakQ kodea. 

Bideotutoriala, errenta aitorpoena internet bidez aurkezteko, informazio fiskala jaitsita (ezkontideak EMANDAKO ordezkaritzarekin).
Bi ezkontideen informazio fiskala ZergaBideara deskargatzen da, aitorpen guztiak prestatzen dira (bai banakako biak eta bai baterakoa) eta baterako aitorpena aurkezten da.

Bideotutoriala, errenta aitorpena internet bidez aurkezteko, zerga informazioa jaitsita (ezkontideak ordezkaritzarik EMAN GABE). 
ZergaBideara bi ezkontideen zerga informazioa deskargatzen da, aitorpenak prestatzen dira(banakako biak eta baterakoa) eta banakako bi aitorpenak aurkezten dira.

Bideotutoriala, errenta aitorpena internet bidez aurkezteko, autolikidazio proposamena jaitsita.
Zuzena ez zen proposamen bat deskargatzen da ZergaBideara, etekin bat gehituz zuzentzen da eta emaitza berri batekin aurkezten da aitorpena.

Errenta aitorpenaren frogagiriak Internet bidez aurkezteko bideotutoriala.
ZergaBideak ohartarazten badu errenta aitorpen batean frogagiriak aurkeztu behar direla, aurrenik aitorpena aurkeztu behar da eta, gero, frogagiriak.

Kanpainako zerbitzuak

Sakatu ondorengo esteketan, kanpainako zerbitzu telematikoetan sartzeko:

Autolikidazio proposamena ikustea (2024/04/03tik aurrera)
Autolikidazio proposamena onartzea (2024/04/08tik aurrera)
Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea (2024/04/12tik aurrera)
Zerga informazioa Gipuzkoataritik eskuratzea (2024/03/15etik aurrera)
Zerga informazioa postaz bidaltzeko eskatzea (2024/03/15etik aurrera)

Errenta eta ondarearen kanpaina hasi baino hilabetetik gorako aurrerapenaz argitaratzen dugu 2023ko ekitaldiko kanpainaren webgunea, aitorpenen nondik norakoak argi azaldu eta hura aurkezteko prestatu ditugun zerbitzuen berri emateko. Gaurtik aurrera eta kanpaina hasi bitartean, eduki berriak gehituko ditugu. Eduki berriak sortu ahala ezagutzeko, izena eman dezakezu nobedadeen harpidetza zerbitzuan.

Orobat, simulazio bat egin dezakezu aitorpena nola aterako zaizun jakiteko, iazko azarotik webgunean dagoen errentaren eta ondarearen laguntza programak erabiliz. Behin betiko programak 2024ko apirilaren 3an argitaratzea espero dugu.

Kanpainako datak

Hona hemen kanpainako data nagusiak:

  • Errenta autolikidazio proposamenak 2024/04/08tik 2024/07/01era bitartean onartu ahal izango dira.
  • Errenta eta ondarearen Internet modalitatearen epea 2024/04/11n hasi eta 2024/07/01ean amaituko da.
  • Errenta mekanizatuaren epea 2024/04/16an hasi eta 2024/07/01ean amaituko da.
  • Errenta mekanizatuaren hitzordua eskatzeko epea 2024/04/12tik 2024/06/07ra arte izango da.

Aitorpenak aurkezteko modalitateak

Errenta aitorpena

Hiru dira errenta aitorpena aurkezteko modalitateak:

  • Proposamena: Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez. Iaz proposamenen %83,3 onartu ziren.
  • Mekanizatua: Telefonoz edo internet bidez hitzordua aurrez eskatuz gero, aitorpena egiten lagunduko dizugu gure bulegoetan.
  • Internet: Gure laguntza programaz baliatuta, internet bidez bidali dezakezu aitorpena. Zerorrek egin dezakezu zuzenean, edo, bestela, ordezkari profesionaletako edozeinen bitartez.

Ondare aitorpena

Ondare aitorpena aurkezteko modalitatea honako hau da:

Fortuna handien gaineko elkartasun zergaren aitorpena

Fortuna handien gaineko aitorpena aurkezteko modalitatea honako hau da: