Euskaraldia. Leiho berrian irekiko da.

Ogasun eta Finantza Departamentua Euskaraldian parte hartzen ari da


Guztira 49 arigune sortu dira Ogasun  eta Finantza Departamentuan, eta bertako 358 langilek parte hartuko dute Euskaraldian.

Izan ere, departamentuak gizarte erantzukizunez jokatu nahi du, hizkuntza aldetik ere. Arrazoi horregatik eta zergadunen hizkuntza eskubideak betetzeko betebeharrarengatik, Ogasunak bermatzen du zerbitzu publikoa zergadunek egindako hizkuntza hautuaren arabera jasotzen dela.

 


Ogasunean ere euskaraz gehiago,

gehiagorekin eta gehiagotan


Departamentuarekin dituzun bestelako harremanetan euskara aukeratu

Dagoeneko, 80.500 gipuzkoarrek aukeratua dute euskara departamentuarekin dituzten harremanetan. Helburua da 2023. urtean 100.000 zergadun izatera heltzea.

Ogasunarekin euskara harreman hizkuntza aukeratzeko, hainbat modu dituzu:

Ogasun arloko hizkera ezagutu

Jaurlaritzako Terminologia Batzordeak Herri Ogasunaren hiztegia prestatua du, ogasun arloan erabiltzen diren terminoak bateratu eta ezagutarazteko asmoz:

Herri ogasunaren hiztegia. Leiho berrian irekiko da. (PDF)