Interesen kalkulua

Ordainketa geroratu edo zatikatzeak berandutza interesa aplikatzea dakar.

Ordainketa geroratzea onartu bada, geroratutako zorraren gainean kalkulatuko dira berandutza interesak, borondatezko epea amaitzen denetik gerorapenaren epea amaitu bitarteko denboragatik. Gerorapena epe exekutiboan eskatu bada, epe exekutiboko errekargua ez da sartuko interesak kalkulatzeko oinarrian. Sortutako interesak geroratutako zorrarekin batera ordaindu behar dira.

Zorra zatikatzea onartzen bada, zatikatutako zor bakoitzagatik kalkulatuko dira berandutza interesak.

Gerorapenen eta zatikapenen kostuak

Zorra geroratu edo zatikatzeak badu kostu bat. Kontuan izan gerorapena edo zatikapena eskatzeak ez duela galarazten berandutza interesik sortzea.
Ondoko taulan ikusgai jarri ditugu ekitaldi desberdinetarako berandutza interesak.

Noiztik Noiz arte Berandutza interesa
2008-01-01 2009-03-31 %7,00
2009-04-01 2014-12-31 %5,00
2015-01-01 2015-12-31 %4,375
2016-01-01 2022-12-31 %3,750
2023-01-01   %4,0625

 

Gerorapena edo zatikapena bermea aurkeztuta eskatzen bada, sortzen diren gastuak beti joango dira pertsona edo entitate zordunaren kontura.