159 Energia elektrikoaren kontsumoaren urteko aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

Energia elektrikoa hornitzen duten enpresek aurkeztu behar dute 159 eredua.

Zer aitortzen da?

  1. Kontratatzaileen eta, hala badagokio, fakturen kobrantza kargatu behar zaien subjektuen identifikazioa.
  2. Ondasun higiezinaren erreferentzia eta kokapena.
  3. Kontratatutako potentzia nominala eta urteko kilowatt kontsumoa.
  4. Horniketa lekua eta altaren data.
  5. Titularra elektrizitatearen gizarte bonuaren onuraduna den edo energia elektrikoaren autokontsumo modalitateren bati atxikita dagoen adieraziko da.

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Fitxategia: aurkeztu beharreko fitxategia Zergabidea plataformaren bitartez erantsita.

Aurkezteko epea

159 eredua urte bakoitzeko otsailean aurkeztu behar da, eta aurreko lehen urteari dagokion informazioa jaso beharko du.

Diseinu logikoak

Araudia

448/2024 Foru Agindua, azaroaren 11koa, «Energia elektrikoaren kontsumoaren urteko aitorpen informatiboa» izena duen 159 eredua onetsi eta hura aurkezteko modua eta prozedura ezartzen dituena.

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga