181 Mailegu eta kredituen eta ondasun higiezinekin lotutako finantza eragiketen urteko aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

  1. Kreditu entitateak eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, banka edo kreditu trafikoan jarduten duten gainerako pertsonak eta entitateak.
  2. Mailegu hipotekarioak zein beste eratakoak ematen dituzten edo emate horretan bitartekari diren entitateak, eta ondasun higiezin bat edo haren gaineko eskubide erreal bat eskuratzeko beste edozein finantzaketa modutan esku hartzen dutenak.

Zer aitortzen da?

  1. Beraiek emandako mailegu eta kredituek abenduaren 31n 6.000 eurotik gora dituzten saldoak.
  2. Maileguaren edo eragiketaren zenbateko osoa, eta kapital amortizatzeagatik, interesengatik eta finantzaketa gastuengatik urtean ordaindu diren kopuruak, kontuan hartu gabe zenbatekoak diren.

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.
  • Internet-Fitxategia: aurkeztu beharreko fitxategia Zergabidea plataformaren bitartez erantsita.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Diseinu logikoak

Araudia

572/2022 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Foru Agindu hauek aldatzen dituena: abenduaren 26ko 592/2016, abenduaren 21eko 591/2016, urtarrilaren 21eko 27/2018, abenduaren 29koa 530/2020 eta abenduaren 29ko 530/2020 Foru Aginduak, hurrenez hurren 181, 196, 198, 208 eta 289 ereduak onesten dituztenak.

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena. (PDF)

592/2016 Foru Agindua, abenduaren 26koa, 181 eredua, «Mailegu eta kredituen eta ondasun higiezinekin lotutako finantza eragiketen aitorpen informatiboa» eta horren aurkezpen moduak onartzen dituena eta 170 eredua alda­tzen duena, «Kreditu edo zordunketa txartelen bidezko kobrantza sistemari atxikitako enpresariek eta profesionalek egindako eragiketen urteko aitorpen informatiboa».      

Akats zuzenketa

555/2017 Foru Agindua, abenduaren 29koa, 181 eredua eta 188 eredua aldatzen dituena.

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga