591 Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Zergadunekin egindako eragiketen urteko aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Energia elektrikoaren produkzioaren balioaren gaineko zergaren zergadunei diru kopuru ordaintzen dizkietenak energia elektrikoa ekoiztu eta sistema elektrikoan sartzeagatik.

Zer aitortzen da?

Aurreko urtean zehar aipatutako zergadunekin egindako eragiketak.

Aurkezteko era

• Internet:  ZergaBidea plataforma erabiliz.   

Aurkezteko epea

Aitortutako datuen urte naturala zein den eta hurrengo urteko abenduaren lehen hogeita sei egun naturalen barruan aurkeztu behar da.

2013ko ekitaldiko aitorpena aurkezteko epea 2015eko otsailaren 27an amaituko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau aurkeztearekin batera, fitxategi bat ere erantsiko da , 49/2015 Foru Aginduaren II. Eranskinean jasotako eduki eta diseinuaren arabera

Araudia

Ley 15/2012, de 27 de diciembre, de medidas fiscales para la sostenibilidad energética.
49/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, 591 eredua (Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Zergadunekin egindako eragiketen urteko aitorpena), eta 588 eredua (Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Jarduera urtarriletik urrira bitartean eteteagatik aurkeztutako autolikidazioa), onartu, eta horiek nola eta zein epetan aurkeztu ezartzen duena.