670 Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Oinordetzak

Nork aurkeztu behar du?

Zerga horren subjektu pasiboak “mortis kausako”, hau da, pertsona baten heriotzagatiko eskurapenetako oinordeko eta legatudunak dira. (Oinordekoak dira izaera unibertsalarekin ondasun eta eskubideak nahiz betebeharrak oinordetzan hartzen dituztenak eta legatudunak izaera bereziarekin oinordetzan jasotzen dutenak).

Zer aitortzen da?

Herentziaz, lagapenez edo beste edozein oinordetza tituluz ondasunak eta eskubideak eskuratzea.

Kausatzailearen (hildakoaren) ahaidetasun mailaren arabera eta zergagaia zein urtetan gertatu denaren arabera, oinarri ezargarriaren salbuespen eta murrizpenak atxiki ahal izango zara.

Irizpide hori bera jarraituz (ahaidetasun maila), ordaindu beharreko kuota 2/2022 Foru Arauan ezarritako eskala jarraiki kalkulatuko da.

Eredua nola aurkeztu eta diru-sarrera nola egin

Modu hauek daude 670 eredua aurkezteko:

Hala ere, 670 eredua ezingo da bide telematikoz aurkeztu ondoko hiru kasu hauetan:

  • Zerga egitatea eskritura publiko batean dokumentatu denean.
  • Zerga egitatea gozamen bat azkentzea denean.
  • Zerga egitatea ibilgailu bat eskuratzea denean.

OHARRA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga ordezkarien errolda arautzen duen azaroaren 15eko 614/2021 Foru Aginduak 16. artikuluan aipatzen dituen zerga kudeaketako profesionalak bide telematikoa erabiltzera behartuta egongo dira eta ez zaie murrizketa hori aplikatuko. Hala ere, eredua paperean aurkeztu beharko da zatikapen eskaera aurkezten bada.

Aurkezpena bide telematikoz egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, autolikidazioa ez da aurkeztutzat joko harik eta diru-sarrera bitarteko elektronikoen bidez egin arte, ordainketa-pasabidea erabilita.

Zergabidea plataforma https://zergabidea.gipuzkoa.eus atarian dago eskuragarri. Bertan sartzeko, beste bi bide hauek ere erabili daitezke: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/) eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgune ofiziala (https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ogasuna).

Aurkezpena paperean egiten bada emaitza ordaintzekoa izanik, inprimakia aurkeztu baino lehen autolikidazioaren zenbatekoa ordaindu beharko da finantza entitate laguntzaileetako batean. Hori egin ondoren, zergadunek Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eredua eta hari dagokion dokumentazioa.

Aurkezpena paperean egiten bada ordaindu beharreko kuotarik izan gabe, eredua eta dokumentazioa zuzenean aurkeztuko dira Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoetan.

Aurkezteko epea

  • Eredua urtebeteko epean aurkeztu behar da, kausatzailearen heriotza egunetik edo heriotzaren aitorpena irmo bihurtzen denetik aurrera.
  • Ondasun edo eskubideak eskuratzean, horien eraginkortasuna etenda baldin badago Zergaren Foru Arauak 49.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aurreko apartatuan aipatu den epea muga horiek desagertzen diren unetik aurrera hasiko da kontatzen.
  • Eraginkortasuna unean bertan duten oinordetza-itunen kasuan edo uko egiteko oinordetza-tituluak direnean, aipatutako epea eskualdaketa egiten den egunetik aurrera zenbatuko da.
  • Ahalorde bidez gauzatzen diren herentzietan, aipatutako epea ahalordea modu ezeztaezinez erabiltzen denetik –partzialki edo osorik- edo hura azkentzeko arrazoietako bat gertatzen den egunetik aurrera zenbatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratu ahal izango da.

Araudia

393/2023 Foru Agindua, irailaren 4koa, 60-A, 60-T, 60-S, 620, 670, 671 eta 672 ereduak aurkezteko eraren zenbait alderdi aldatzen dituena.

Lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Finantza Entitate eta korporazioen Prozesu eta Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozieateen Espainiako Elkarteak (AEPROSER) zergak kudeatzen dituena (PDF).

349/2017 Foru Agindua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofizialak zergen kudeaketan lankidetzan jarduteko era onartzen duena PDF).

2/2022 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa (2022/04/17tik aurrera) (PDF)

1/2023 Foru Dekretua, urtarrilaren 17koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duena (2023/02/07tik aurrera) (PDF)

60/2024 Foru Agindua. Leiho berrian irekiko da., otsailaren 9koa, zeinaren bidez onesten baitira ibilgailu eta itsasontzien batez besteko salmenta prezioak ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren eta ondarearen gaineko zergaren kudeatzean aplikatzeko.

76/2024 Foru Agindua. Leiho berrian irekiko da., otsailaren 16koa, zeinaren bidez onesten baitira otsailaren 9ko 60/2024 Foru Aginduan sartu ez diren zenbait garraio elementuren batez besteko salmenta prezioak.

3/1990 Foru Araua, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa (2022/04/16ra arte) (PDF)

42/2012 Foru Dekretua, urriaren 22koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena ( 2023/02/06ra arte) (PDF)

29/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 29koa, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga autolikidatzeko erabili beharreko 670, 671 eta 672 ereduak onesten dituena. (PDF)

361/2013 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko erabiliko diren 670, 671 eta 672 eredu berriak onartzen dituena (PDF)

1125/2004 Foru Agindua, urriaren 13koa, notarioek baimendutako agirien hiruhileko aitorpen informatizatua egiteko N60 eredua eta notarioek baimendutako agirien hiruhileko aitorpena egiteko 060 eredua onartu eta euskarri magnetikoaren baldintzak eta diseinu fisiko eta logikoak onesten dituena (PDF)

Informazio interesgarria

Zerga sortzen duen egintza frogatzen duen agiri bat aurkezteko legezko betebeharra dago, kasu honetan Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergarena. Horretarako, atal honetatik herentziako dokumentu pribatua (PDF) inprima dezakezu.

Bestalde, Administrazioak eskualdatutako ondasun eta baloreen balioa egiaztatu ahal izango du.

Usufruktuaren iraungitzearentzat eredu pribatu bat dago (PDF).

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.